Aldi baterako erakusketak

 

2018ko abenduaren 9tik 2019ko otsailaren 22ra

Lego eraikuntza-enpresa Ole Kirk Kristiansen zurginak fundatu zuen 1932an. Egun, biloba Kjeld dugu enpresaren jabea. Duela 80 urte baino gehiago Danimarkako lantegi txiki batean hastapenak izan zituen enpresa hura, gaur egun, nazioartean jostailugintzan gorengo postuan dago salmentei dagokienez. “Lego” hitza leg godt hitzaren laburdura da, ondo jolastu, esan nahi duena. Hitzok markaren arima eta ikurra ere badira.

Enpresaren produkturik ospetsuena adreilua da. Hori dela eta, Mendearen Jolasaren saria jaso dute. Izan ere, pieza paregabea da, eraikuntzak egiteko aukera mugaezinak ematen baititu. Adreiluaren diseinuak eta funtzionaltasunak, halaber, irudimena eta sormena garatzen dutenez irakaskuntzan oso baliabide didaktikoa bihurtzeraino heldu da. Jostailu moldaerraza denez hezkuntza-eta zientzia mailan jolas-esperientzia dibertigarriak eta sormezkoak izateko abagune handia ematen du.

Rialia Industria Museoak Hispabrick magazine aldizkariarekin elkarlanean Legoren eraikuntza-dioramak eta irudiak aurkezten ditu. Haietako batzuk jatorrizko sortze-lanak dira eta guztientzat –haur nahiz zale-gozatzeko modukoak izango direlakoan gaude. 230.000 pieza eta 1.700 irudi txiki baino gehiago izango dira. Gaiak askotarikoak dira: Erdi Aroa, Star Wars, Eraztunen Jauna, Bigarren Mundu Gerra, hiria…

Zatoz Rialia Industria Museora eta zure haurtzarora itzuliko zara!

 Kartela (PDF, 251 KB)

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00