Aldi baterako erakusketak

 

2019ko martxoaren 15etik ekainaren 30era.

Rialia Industria Museoak Juanjo Novella portugaletetarraren “ Hiria aintzako” izenburupeko erakusketa aurkezten du. Erakusketan artistak arte publikora hurbiltzen gaitu mundu osoan erakusgai dituen pieza desberdinen argazkiak baliatuta baita eskala txikiko eskultura-proiektu batzuk hautatuta ere.

Novellaren aburuz, hiriko eskultura toki bat da, arte-objektu hutsa baino zerbait gehiago, hain justu ere. Industria-materialez eginiko artelanak handiak badira ere, bisualki arinak dira oso. Halaber, oso elkarrizketa gizatiarra sorrarazten dute, hurbiltzera gonbidatzen gaituztelarik. Nabaria da toki magikoak sortzeko duen kezka. Tokiotan gizakiak bat egiten du naturaltasun handiz. Izan ere, artelanaren parte aktiboa ere bada.

Kartela (PDF, 8MB)

Liburuxka (PDF, 1 MB)

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00