Aldi baterako erakusketak

 

Hasiera 2012/11/13 Bukaera: 2013/03/28 

Rialia Industria Museoak eta Salazar dorreak “Jostailu historiadunak” erakusketa aurkeztuko dute. Valentziako Unibertsitate Politeknikotik datorren erakusketa horretan tipologia, material eta euskarri anitzeko jostailu berreginak egongo dira ikusgai. Jostailuak 1920ko hamarkadatik gaurdainokoak dira. Erakusketarako bi gune horiek baliatuta, asmoa da helaraztea haur eta heldu gehienengana jostailu orok dituen balio ludiko, historiko, sozial, kultural eta teknologikoak.

Rialia Industria Museoak eta Salazar dorreak erakusketa honi esker jendeari, guneak eraikitzeko berezko giza-trebetasuna dugula erakutsi nahi diote. Izan ere, helduak irudimena eta ingenioa garatu ahal ditu eta hurbilpen hori ikusarazteko erarik didaktikoena muntatzeko eraikuntza eta egitura-jokoak direla ezin dugu ahaztu.

Gure erakusketa familia guztiei dago zuzenduta zeren eta aitak, amak, seme-alabak, aitona-amonak, belaunaldi desberdinetakoak izanik ere, jostailuaren balioak ikus baititzakete. Halaber, alderdi grafiko zein teknologikoa dela kausa, produktuaren aukezpenean antzeman daitezkeen desberdintasunak ere aztertuko dituzte.

Haurrek, bertatik bertara, lehengo jostailuak nolakoak ziren ikusiko dute eta oraingoekin zein antzekotasun duten ere konturatuko dira. Horren bitartez, industria-gizarteak zein garapen izan duen aztertuko dute baita aurrerakuntza teknologikoa ere nolakoa izan den hainbat garai, material eta euskarri grafikotako jostailuei esker.

Helduak, ostera, haurtzarora itzuliko dira berriro eta beren bizikizunak kontatuko dizkigute.Munduko jostailuen erakusketa honek lagunduko digu gizakion jolaserako gaitasunaren balio unibertsalez ohartarazten.Esan beharra dago jostailu-erakusketa txiki honek artisau-jostailuak batik bat dituela, munduko hainbat tokitan berreskuratuak ala lortuak, hain zuzen ere. Erakusketa horrek joko eta jostailu-tipologia askoren ikuspegi unibertsala laburbiltzen du. Hori dela eta, ziba-mota ugari, musikarako tramankuluak, dadoak, kartak, panpinak, txontxongiloak eta abar ikusiko ditugu. Ez dago zalantza izpirik ere erakusketak denok txundituta utziko gaituela.
ios_red_t.jpg

  • Foto 5
  • Foto 6
  • Portugaleteko Udala
    Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00