Aldi baterako erakusketak

 

Hasiera 22/03/2011  bukaera30/06/2011 

 Gure mundu honen bilakaera izugarri handia izan da azken urteotan eta ezin pentsatuzko lekuetara ere iritsi da.

 Hainbatetan nekez imajinatzen dugu mundua zein neurritaraino aldatu den eta, batez ere, zergatik aldatu den eta norantza doan.

Rialia Industria Museoko erakusketa honek begi aurrean jarri nahi dizkigu herrien arteko aldeak, zerk eragiten dion haien egoera eta bilakaerari eta zer-nolako ondorioak izan dituen horrek guztiak haien lanean.

 Hori guztia ikusiko dugu erakusketa honetan, jostailuz egindako hainbat eszenatokitan. Guztira, Playmobilen 5000 bat pieza izango dira, txikien eta handien gozagarrirako.

Informazio gehiago (PDF 1,31MB)

Informazio gehiago

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00