Aldi baterako erakusketak

 

Hasiera 09/13/2011 bukaera 2011/10/30

Rialia Industria Museoaren erakusketa honek Luis Badosa, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren irakasle eta artegilearen margolan-bilduma ederra aurkezten digu eta, aldi berean, eskutik garamatza azken urteotako industriaren historian zehar.

Luis Badosa egileak distiratsu agertzen digu industria, benetan liluragarri, itxura, kolore eta argi-kontraste harrigarriekin. Horren adibide ditugu Labe Garaietako suaren distira magikoa, industriaren oroimen historikoaren sinboloa, herriaren garapenaren oinarria burdinazko arteria bizi baten gainean, eta Nerbioi itsasadarraren ondoko ilunabarrak.

Erakusketaren 25 margolanek begi aurrean jartzen digute ezaugarrizko enpresa haren errealitate irudimenezkoa eta itsasadarrarekin zeukan lotura apurtezina.

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00