Aldi baterako erakusketak

 

Hasiera 13/07/2010  bukaera31/10/2010 

Erakusketa honen asmoa da herritarrei oro har itsasketaren garrantziaren berri ematea. Horretarako, bada, nabigazioaren historia agertzen digu, bertoko itsasontziekin batera, garbi ikus dezagun zein neurritan dauden lotuta itsasoa eta itsasadarra ekonomiari eta antropologiari.

Bisitariek, beraz, ikasi ahal izango dute non eta nola bizi ziren arrantzaleak, eta non eta nola lan egiten zuten. Euskal kostaldea eta arrantza portuak ere erakutsiko dizkigu, bertoko ohiturak, arrantzaleen elkarteak, ontziak eta arrantzan eta itsasketan mendeetan erabili dituzten teknikak ere bai.

Testuinguru egokian kokatuko ditugu, gainera, euskal arrantzaleek historian zehar eduki dituzten arazo eta erronkei eman dizkieten erantzun eta konponbideak eta nola jokatu duten ataka larri jakin batzuetan.

Izan ere, itsasketak, oro har, eta harekin batera, arrantza,  industria, enpresagintza eta ontzigintzak bizimodu berezia sortu dute hala gizarte nola ekonomiari dagokionez, itsas gizonentzat ez ezik, kostaldeko herrietako biztanle guztientzat ere bai.

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00