Aldi baterako erakusketak

 

2016/05/10etik 2016/07/22  

Rialia Industria Museoak Industria eta Artearen Lagunen Elkartearen (AiA) lankidetzan Ana Olías artista kordobatarraren 27 pieza aurkeztu nahi ditu. Sevillan bizi den artista honek bere lanetan industriaren energiak, industriaren izaera eta artea harmoniaz uztartzen ditu.

Artista hau edertasuna edonondik ateratzeko gai da, hots, berez nekez topa daitekeen tokietatik, artearekiko sentiberatasun handiz. Beraren margolanek naturaren eta industriaren arteko borroka etengabea islatzen dute. Izan ere, industrian gizakiaren lorratza nabarmengarri da oso.

Ana Oliasen lanetan grisak eta gorri-horiak nahastu egiten dira, bere teknikaren indarraren erakusgarri. Burdinazko xaflak erabiltzen ditu euskarri gisara, baina, aldi berean, taxuz, azido, pigmentu eta abarrez blaitu egiten ditu. Hartara, material horien uztardura sortzen du. Egileak berak “orbana” deritzon emaitza hori ausazkoa bezain apetatsua suerta daiteke. Dena dela, sentipen hutsa baino ez da, ustekabekorik ez baitago, artistak lanean asmoa argiro azaltzen duelako.

  • Foto 1
  • Foto 5
  • Foto 2
  • Foto 6
  • Foto 3
  • Foto 7
  • Foto 4
  • Foto 8
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00