Aldi baterako erakusketak

 

2017ko uztailaren 18tik urriaren 29ra

Bilboko artista honek Bilboko Urizarreko Dorretxe zaharrean eman zuen haurtzaroa, burdin- mehategiek inguraturik. Han, bere kabuz, buztina modelatzen hasi zen, bestelako gai batzuekin esperimentatzen zuen bitartean. Garai haietan, neguko zeruei begira, udako gauetan batik bat, gozatu ederra hartu ohi zuen Esne Bideak eta izarrek liluratuta. Handik hona, paisaia siderurgikoak eta kosmikoak izan ditu maiteen. 

Artistak lan tridimentsionaletan kolorea eta gaiak bikain erabiltzen dituenez, txundiduta uzten ditu ikusleak. Bere arte-bilakaeraren ondorioz, pintura eta eskultura batzea erabaki zuen. Hala, M. A. Marrodán arte-kritikariaren esanetan, “eskultopintura” sortu zuen.

Erakusketa honetan bere azken lanak ditugu ikusgai. Izan ere, teknologiak urrutiko etorkizunean zein aldaketa izan dezakeen islatu nahi digu. 

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00