Aldi baterako erakusketak

 

Hasiera 2012/04/10 bukaera 2012/06/30 

Rialia Industria Museoak AVMEren maketa sorta ederra erakutsiko du. Bertan, Euskal Herriko itsasontzien historiaz gain, mundu mailakoa ere ezagutu ahal izango dugu. Eredugintza Estatikoaren Bizkaiko Elkartea (Asociación Vizcaína de Modelismo Estático - AVME)  1990ean sortu zen eta, ondorio guztietarako legeztatu zen. AVME, eskubide osoz, Itsasontzi Eredugintzaren Elkarteen Espainiako Federazioko kidea da eta horren gisara hartu du parte, orain arte antolatu diren bi kongresu nazionaletan. Gaur egun, 36 bazkidek osatzen dute AVME. Datorren urtean, 2013an 25 urte beteko dute erdugintza arloan. Hasieratik bertatik Portugaleten jardun dute. AVMEK orain dela urte eta erditik hona itsatsontzi-eredugintza eskola  dute  eta gaur egun, Matxitxakoko batailako bous-en proiektua garatzen dihardute.

AVMEk hainbat sari eskuratu du zenbait lehiaketatan. Hona hemen horietako batzuk: · lehen saria Pariseko lehiaketa batean· lehen saria Valladolideko lehiaketa batean · hainbat sari Guerra San Martín eta Hobbys Guinea enpresen lehiaketetan· bigarren saria Xixonen antolatutako Itsasontzi Eredugintzaren Elkarteen Lehiaketa Nazionalean. · polop de la Marina-ko lehiaketako lehen saria (2007) · lehen saria Castron 2008an.
Triptikoa deskargatu (PDF 574KB)

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00