Aldi baterako erakusketak

 

Hasiera 09/11/2010  bukaera28/02/2011 

“Pietro Bertolini” Oinetakoen Nazioarteko Museoa Vigevano hirian dago (Pavia probintzia, Lonbardia eskualdea) eta Italiako aurreneko herri erakundea da oinetakoen historia eta bilakabidea azaltzen duena.

Vigevanoko zapatagintza tradizionala eta arbasoengandikoa da, XIV. mendeko agiriek egiaztatzen duten moduan.

Baina Vigevano 50 eta 60ko hamarkadeetan egin zen benetan ezaguna. Urrezko garai horretan jaio zen museoa eta lehenengo sustatzailearen izena jarri zioten: Pietro Bertolini enpresariarena hain zuzen ere.

Rialia Indutria Museoak 53 zapata aukeratu ditu esposaketa honetarako, zeintzuek 1950 eta 1960ko hamarkadeetako oinetakoak omentzen ditu, Vigevanon asmatu ziren lehenengo takoi zorrotzekin. Horren ostean 80eko hamarkadako modeloak datoz, ziria eta plataforma bereizgarria dituztelarik, material koloretsu eta patchworkekin.

Museoan nazioarteko diseinatzaile famatuenak aurki ditzakegu. Haien gustu eta sentiberatasunari esker, norberak egindako kreazio-formak, bakanak eta nahastezinak, gozatuko ditugu.

Manolo Blahnik, Louboutin, Jimmy Choo, Dior, Armani, Yves Saint Laurent, Karl Lagerfeld...

Erakusketa liluragarri honen bidez, Rialia Industria Museoak oinetakoen industriak gaur egunera arte izandako garrantzia azpimarratu nahi du, bereziki Portugaleteko Uri Urenean aurreko mendeetan familia askoren bizimodua izan baitzen.

Informazio gehiago (PDF 1,61MB)

  • Kartela
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00