Aldi baterako erakusketak

 

Madel enpresa espainarrak sortu zuen 1968. urtean Madelman panpina. Izan ere, akziozko irudi horiek belaunaldi askorentzat panpina kutunenak izan ziren, harik eta 1983an fabrikatzeari utzi zioten arte.

Betiko panpina horri omenaldia egin nahian, Rialia Industria Museoak, Muñecos en  la Historia Kantabriako elkartearekin lankidetzan, hainbat diorama ditu ikusgai. Diorama haietan askotariko eszenak sortzen dira, hala nola Mendebalde urruna, Ameriketako indioak edo euskal kirolak.

Guztira, 300 irudi baino gehiago ikusteko parada izango dugu. Haietariko batzuk pertsonalizatuak daude begitarteak, arropak, osagarriak eta abarrak aldatu baitizkiete. Horren ondorioz, panpina benetan apartak sortu dituzte. 

Kartela (PDF 268KB)

 

Madelman kartela
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00