Aldi baterako erakusketak

 

Hasiera 11/11/2009  bukaera21/03/2010 

Erakusketak modaren historian zehar eramango gaitu: emakumezkoen jantzien hainbat aldi, estilo eta joera bisitatuko ditugu XIX. mende bukaeratik XX.aren bukaeraino.

Roberto Comas diseinatzaileak zuzendu zuen paperezko soinekoen erakusketa hau. Soinekoak tamaina naturalekoak dira eta paper-mota askotarikoak ditugu. El Corte Inglés-en Arte eta Apainketa Sailak prestatu eta bultzatu zuen gero bilduma: 2000. urtean jaioa, hasiera hartan bederatzi soineko baino ez zuen hartzen, baina hortik aurrera handituz joan zen.

Oso nabarmenak dira erakusketan 1920ko hamarkadako diseinu xarmagarriak eta XX. mende hasierako zinemako vamp izenekoei, Hollywoodeko erreginei, egiten dien omenaldia.

Espainiako modaren ukitua ikusten dugu, halaber, soineko gorri ikusgarri batean: aurreneko film musikal amerikarren kutsua du, eta Espainiako jantzi folklorikoena ere bai.

Bestetik, badaude bilduman diseinatzaile ospetsuenen lanen erreprodukzioak. Begi aurrean edukiko ditugu, besteak beste, Coco Chanel (lau poltsikodun jaka-soinekoa, modaren klasiko unibertsal bilakatua), Christian Dior eta Yves Saint Laurent. Saint Laurenten soinekoetan, gainera, eta batez ere, 1965eko batean, erraz sumatuko dugu Mondrian, Picasso, Matisse eta Warhol artegileen inspirazioa.

Bilduma hau, Espainia eta Portugaleko 47 herritan ibili ondoren, hirugarren aldiz dugu ikusgai Euskal Herrian. Oso goi-mailako erakusketa dugu, dudarik gabe.

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00