Bilduma

Rialia Industria Museoa 2006. urteko urtarrilean inauguratu zutenez geroztik bere bilduma iraunkorra zabaldu eta berrituz ere joan da. Bildumak ardatz ditu Bizkaiko Labe Garaiak eta Babcock & Wilcox enpresetako piezak. Ezin dugu ahaztu XX. mendean Bizkaiko industria arloan bi enpresa horiek berebiziko garrantzia izan zutela. Izan ere, pieza haiek Industria Partaidetzen Estatuko Elkarteak (SEPI) lagatakoak dira. Bildumaren funtsen barruan industria-garapenari loturiko urmargoak, olio-pinturak, tresnak eta lanabesak aurki ditzakegu, industriak gorengo oparotasuna lortu zuen aldi hartako lantegi nahiz instalazioetako jarduera emankorraren isla agerikoa delarik. Ezbairik gabe, Estatu mailan arlo horretako funtsik garrantzitsuenetako bat dugu Rialiako hau.

Horretaz gain, Transbordador de Vizcaya, SL Zubi Esekiaren elkarte kudeatzaileak lagatako piezak ere baditu museoak. Aurreko ontzitxoen maketak, hainbat txartel mota, eta zubiaren piezak ere aipatzeko modukoak dira.

Azkenik, Portugaleteko Udalaren bilduma ere nabarmendu beharrean gaude. Artista ugarik emandako dokumentu, argazki eta dohaintzek osatzen dute museoaren bilduma oparoa. Haietako batzuk hauexek dira: Agustín Ibarrola, Lucas Alcalde, Bernat Vidal, Luis Badosa, Ignacio Ipiña, Fernando Calleja eta Ángel Aja. Egia esan, material horiek guztiek ederki asko irudikatzen dute industriaren oraintsu arteko historia baita aspaldikoa ere.

  • Bizkaiko Labe Garaiak
  • Udala
  • Transbordador de Vizcaya, S.L

Hitzarmenak

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00