Informazioa
Zer da, zertan datza
Biztanleen Udal Erroldan une horretan dauden datuen arabera, pertsona bat etxebizitza batean erroldatuta dagoela ziurtatzen duen dokumentua da.
Errolda ziurtagiria da hiritar baten egoitza eta ohiko bizilekua egiaztatzen dituen dokumentu publiko bakarra, beraz, dokumentu hau bereziki eskatzen duten kasuetan soilik izango da nahitaezkoa.
Non tramitazen da
- Aurrez aurre: Udaletxean eta Herritarren Arreta Zerbitzuan (San Roque)
- Telematikoki: http://www.portugalete.org, "Tramiteak" atalean
Izapidetzeko epea:
Prozesuaren edo ebazpenaren epea
- Aurreikusitako epea:: momentuan.
- Legezko gehienezko epea: 3 hilabete.
- Administrazioaren isiltasunaren eragina: ez dagokio.
Prezioa
-
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Indarraldia
Gai horri buruzko legeria aldatu arte.
Ardura daukan unitatea
Idazkaritza nagusia
Dokumentazioa
Izapide hau egiteko ez da dokumentaziorik erantsi behar
Oharrak
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Portugaleteko Udaleko telefono honetara: 944.840.250.
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900.840.250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.