Tramiteak

Banakako errolda-bolantea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera

Informazioa

Zer da, zertan datza

Biztanleen Udal Erroldan une horretan dauden datuen arabera, pertsona bat etxebizitza batean erroldatuta dagoela informatzen duen dokumentua da.

Errolda-bolanteak baliotasun informatiboa soilik du. Errolda-bolanteak administrazio prozedura gehienetarako balio du, eta ez da errolda-ziurtagiriaren beharrik izaten.

Non tramitazen da

  • Aurrez aurre: Udaletxean eta Herritarren Arreta Zerbitzuan (San Roque)
  • Telematikoki: http://www.portugalete.org, "Tramiteak" atalean

Izapidetzeko epea:

  • Urte osoa

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea:: momentuan.
  • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete.
  • Administrazioaren isiltasunaren eragina: ez dagokio.

Prezioa

  • Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

Indarraldia

Gai horri buruzko legeria aldatu arte.

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza nagusia

Dokumentazioa

Agiriaren igorpenerako ez da dokumentaziorik eman behar.

Oharrak

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Portugalete Udaleko telefono honetara: 944 72 92 00.

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.


Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00