Gizadiaren ondarea

Portugalete, Gizadiaren bi ondare dituen Erdi Aroko Uri Urena

Portugaletek, Bizkaiko Uri Urenak, Nerbioi itsasadarreko ezkerraldean kokaturik, Unescoren Gizadiaren Ondare bi ditu: bata, Bizkaiko Zubia eta bestea, Iparreko Donejakue Bidea.

Zubi Esekia

Unescok 2006ko uztailaren 13an Bizkaiko Zubia Gizadiaren Munduko Ondare izendatu zuen.

Duela bi mende, 1893ko uztailaren 28an, hain zuzen, inauguratutako lan horrek arkitektura eta funtzionaltasuna uztartzen ditu egundoko bikaintasunez. Bere ontzitxoa plataforma mugikorra da eta itsasadarraren gainetik igarotzen da. Hala, pertsonak eta ibilgailuak garraiatzen ditu Nerbioi itsasadarreko alde batetik bestera. Halaber, Bizkaiko Zubia goitik, oinezkoentzako pasagune batetik ere zeharkatzeko aukera dago. Pasaguneak 60 metroko altuera du eta, hari  esker, ikusmira zoragarriez goza dezakegu.

Gure zubia Bizkaiko burdingintzari eta  haren erabilerari loturiko tradizio kulturalaren ikurra dugu. Izan ere, Nerbioi itsasadarraren historiaren, herrien eta jendearen testigantza patxadatsua ere bada.

Portugalete, Iparreko Donejakue Bidearen etapa

Portugalete Donejakue Bidearen zati ere bada Iparreko Bidean, hain justu ere. Unescok 2015eko uztailaren 5ean Gizadiaren Ondare izendatu zuen.

Bideak Historiagunea eta Portugalete modernoaren etorbide nagusia zeharkatzen ditu. Alta, Uri Urenak badu Udal Aterpea erromesentzat.

Portugalete hiria aspalditik dagokio Santiagorako Erromesaldiaren Kostaldeko Bideari; hala jasotzen du behintzat Donejakueko iturri batek,  Armeniako Arzendjan-go apezpiku martiri batek. Hark 1494an joan-etorriko bidaia egin zuen kostaldeko ibilbidetik eta handik bueltan “Portugaleteko Hiri Handian”  hartu zuen ostatu.

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00