Turismoa

 

Espainiako Turismoko Kalitatearen Sistema Integrala Helmugetan

PORTUGALETE - 2017

Eusko Jaurlaritzak, Basquetour agentziaren bitartez eta turismo arloan dituen helburuei begira, Euskadi sendotu nahi du turismo helmuga adimentsu, iraunkor eta kalitatezko gisara.
 
Basquetour agentziak Estatu mailan dagoen Espainiako Turismoko Kalitatearen Sistema Integrala Helmugetan izeneko sistema Autonomia Erkidegoan beste egitasmo baten bidez bideratzen du. Egitasmoa gorago aipatutako Kalitatezko Jardunbide Onen Egitasmoa Turismo Helmugetan izenekoa da.

Helburu du herriko establezimendu, zerbitzu eta baliabideetan diharduten turismoko profesionalei prestakuntza-saioak nahiz berariazko lantegiak jasotzeko aukera ematea. Saiook kanpoko aditu batek gidatzen ditu Udal teknikari baten baten laguntzaz. Hori horrela, parte-hartzaileei behar bezalako ebaluazioak egin ondoren, “Turismoko Kalitatearen Konpromisoa” ziurtagiria lor dezakete.  
 
Portugaleten 2017. urtean parte hartzen duten enpresak hauxek dira: 

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00