Ezagutu gaitzazu

 

Bitartean Portugaleteko barran arazoak jarraitu ziren. Barra zela eta itsasadarreko alde hartan nekez nabiga zitekeen, ubidea txikiegia zelako. Horren ondorioz, ontziek erraz jotzen zuten hondoa. Itsasadarrean, bada, ontziak ez zebiltzan ondo.

Lau metrotik gorako sarkuradunek, kasu, ezin zuten barra zeharkatu itsasgora bizietan eta, ekaiztea zetorrela, ezina zen itsasadarrean sartzea. Horrelakoetan ontziek Santurtzira jo behar izaten zuten babes bila, eguraldiak hobera egin arte. Beste hainbatetan, berriz, negu partean, ontziek asteak ematen zituzten itsasadarrean, atera ezinik.

Kronologia:

  • 1712 -  Barra eta kanala narriatu egin ziren Lan asko eginda ere, barra eta kanala gero eta arriskutsuagoak ziren. Harea etengabe zihoan gora. Jendea beldur zen barra ez ote zen guztiz itxiko eta itsasadarra lehortuko. Horren kezka, Portugaletek eta Bilbok ez ezik, Jaurerri osoak zeukan, Europako atea itxiko zitzaielakoan.
  • 1753 -  José Justo de Salcedo, azkeneko itsas militar handia, hil zen. 
  • 1758 -  Francisco Xabier Castaños, Portugaleteko aurreneko markesa, jaio zen.
  • 1776 -  José Gabriel de Lasurtegui misiolari agustindarra jaio zen.
  • 1790 -  San Roke herriko zaindari izendatu zuten. Uztailaren 30ean Portugaletetarren ordezkariek San Roke patroia izendatzea erabaki zuten, santuak emandako onurak eta egindako mirariak eskertu nahian.
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00