Ezagutu gaitzazu

 

Herrian ez zegoen industria handirik, ertaina baizik, besteak beste produktu metaliko eraldatuenak eta makineria eta eraikuntza alorrekoak. Portugaletetar gehienek inguruko fabriketan egiten zuten lan. Nekazaritza eta abeltzaintza galduta zeuden betiko, eremu lur gehiena etxeek hartu zuten-eta. XX. mende osoan izan zen Portugalete Ezkerraldeko gune nagusia.

Merkataritza eta jolas-aldea izaten jarraitu du. Kirol eta jaiaz ari bagara, eskualdeko herririk erakargarriena zen. Izan ere, Portugaleten hainbat kiroletan egin dezakegu gaur egun ere: arraunketan, kasu, Portugaleten lehiatzen dira Euskal Herriko, Kantabria, Galizia eta Asturiaseko traineru ospetsuenak. Arraun txapelketa garrantzitsuena Nerbioi Saria dugu; irailean egin ohi da.

Kronologia:

  • 1905 -  Lan handia egin ostean, Portugaleteko portua prest zegoen. 
  • 1924 -  Villanueva etxaldearen lanak hasi ziren Repelegan eta 1925ean bukatu ziren.
  • 1925 -  Zabalgunearen proiektua onetsi zen.
  • 1934 -  Urriko gatazketan su eman zioten Salazar dorreari.
  • 1936 -  Uztailaren 18an Espainiako Gerra Zibila hasi zen.
  • 1937 -  Gerra Portugaletera iritsi zen.
  • Ekainaren 22an falangisten armada sartu zen Portugaleten.
  • Ekainean bertan iparraldeko armadako ingeniari militar batzuek Zubi Esekiko goiko habea suntsitu zuten.
  • Ekainaren 13an Portugalete bonbardatu zuten eta hiriak kalte handiak jaso zituen.
  • 1938 - Santos Zunzunegi arkitektoak proiektu berria egin zuen azoka plazarako.
  • 1941 -  Ekainaren 19an Zubi Esekia berriro inauguratu zen.
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00