Zer Bisitatu

 

Casilda Iturrizar zeharkatuta, Alde Zaharrean sartuko gara. 1996an deklaratu zuten monumentu-multzo eta tradizio handiko bazterrak, kaleak eta plazak ditu. Erdi Aroko hiriaren erdigune honetan hiru kale nagusi zeharka ditzakegu:

  • Coscojales kalea
  • Víctor Chávarri kalea edo Barrenkalea
  • Santa Maria kalea

Hirurak dira oso aldapatsuak eta harrizko zoladura dute, “rebollo” motako harriekin. XV. mendean ezarri zituzten “rebolloak” bidegarritasuna hobetzeko. Aipatzekoa da, besteak beste, Rantxeria plaza. Horrelako izena dauka aspaldian bertan zetzan kaserna batean errantxoa ematen baitzitzaien soldaduei. Coscojales kalea ere entzutetsua da, batetik, behealdean horma-hobi bat daukalako eta hor Giako Andra Mariren irudia gordetzen delako, oso gurtua herrian, eta bestetik, kalean taberna piloa ere badagoelako, guztiek ardo eta pintxo goxoak eskaintzen dituztelarik.Barrenkalean gaudela, hauexek aipatu behar ditugu:

  • Errenazimenduko jauregia, Salazar-Galindo senidearena 17. zenbakian;
  • Víctor Chávarri jaio zen etxea, klasizismo beranteko ale ederra, 21. eta 23. zenbakietan;
  • Sota senidearen jauregi barrokoa, XVIII. mendekoa, 22.ean.

Eliz Kantoitik Santa Maria kalera joanda, aipatzekoa dugu 26. zenbakiko Errenazimenduko armarria, Vallecilla familiarena izandako XVI. mendeko jauregiaren ezaugarri. Elizaldean Andra Mari basilika eta Salazar dorretxea dauzkagu; biak dira babes bereziko kategoriadun monumentuak.

Kokapena ikusi mapan

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00