Zer Bisitatu

 
Aintzina Klaratarren komentua izan zen.

Puente Colgante hotelaren atzeko aldetik (hotela Manuel Calvoren jauregi zaharra da) Casilda Iturrizar kalean sartuko gara. Portugaleten Kale Berria esaten zaio, Portugalete zaharra eta dendetako Portugalete berria lotzen dituen kale aldapatsu horri.

Aldapari aurre egin ahal izateko, berriz, arkitektura elementu berri bitxia dugu: arrapala mekanikoak, alegia, Portugalete etengabe aldatzen delako seinale dudagabea. Casilda Iturrizar kalearen erdialdean dugu Santa Klara kulturtegia, aintzina Klaratarren komentua.

1614. urtean, Urduñatik etorritako lekaime talde batek Portugaleteko beata batzuekin bat egin, denek batera Santa Klararen erregela hartu zuten eta klausurako komentu hau fundatu zuten hiriko harresietatik at. Komentu hori, apaingarririk gabeko barroko estilokoa da.

XIX. mendearen bukaeran, hainbat gertakari soziopolitiko eta ekonomiko zirela kausa, komentua erabat narriatu zen. Mende bukaeran, aldiz, Francisco Berriozabalek erreformatu zuen, kutsu historizista emanez. Gehienbat sarrera nagusia eta ezpataina berregin zituen Berriozabalek. 1976an lekaimeek komentua utzi, Udalak eskuratu eta birgaitu zuen eta gaur egun Santa Klara kulturtegia da.

Kokapena ikusi mapan

  • Santa Clara
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00