Zer Bisitatu

 
Santa Maria kalean behera goazela, kolore anitzeko etxeei erreparatuko diegu. Salcedo kalearekiko kantoian, udaletxetik hurbil, Elias López Bustamanteren etxea datza. Leonardo Rucabado arkitektoak egin zuen 1910ean. Etxean begi-bistakoa da Kataluniako modernismoaren eta Alemaniako gotizismoaren eragina. Hortik Canilla ibiltokira abiatuta, bi bide dauzkagu aukeran. Bata Vallecilla arkupetik igarotzen da. Pasabide gangadun paregabe horrek lotu egiten zituen aspaldian hiri zaharra eta arrantzaleen portua. Bestea, berriz, udaletxeko eskailerak dira. Canilla ibiltokia lorategi eta jolas aldea da gaur egun, oso aproposa terraza batean lasai eseritzeko.

Kokapena ikusi mapan

  • Casco Viejo
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00