1913an Emiliano Pagazaurtunduak proiektatu zuen, hondartza zaharra zegoen tokian. Hareatza eder batean eraiki zen. Olatuak labarrera ailegatzen ziren. Natura azaltzen duen lorategi botaniko bat da. Bertan espezie arrotzak, platanondoak eta koniferak. Luxu eta zehetasun handiarekin sortu zen XX. mendearen hasieran Bilboko burgesiaren egarria asetzeko, Portugalete bainuetxe bihurtu baitzuen.
Jauretxeetik Saltoko hondartzara ailega zitekeen harmaila batzuetatik. Gaur egun harmaila hauek, Areilza Doktorea parkea eta Ellakuria parkea lotzen dituzte. Ellakuria parkea aintzinako labarraren gainean kokatuta dago.