Zer Bisitatu

 
Maria Díaz de Haro Bizkaiko Andre Nagusiak fundatu zuen hiria 1322an. Aurrean ere, mende batzuk lehenago, itsas langileen herrixka bat zegoen, portu naturalaren babesean bildurik. Herri gutunarekin merkataritzaren eta salgaien garraioaren gaineko onurak ematen zitzaizkien herritarrei, batez ere artilearen eta burdinaren gainekoak, eta baita arrantzaren gainekoak ere. Bere garapen ekonomikoa XIV eta XV. mendean nabarmena izan zen.

XVI. mendetik aurrera Bilbok itsasadarra monopolizatu zuenean, Portugaleteren garapena beheratu egin zen. Konpetentziak galdu zituen eta bere jarduera merkatugaien karga eta deskargarako murriztu zen.

Geroago, XIX. mendean, Portugaletek garrantzia hartu zuen bere kostalde kokapenagatik, bere hordartzagatik eta bere bainuetxeagatik. Bilboko eta Ingalaterrako burgesiako udaleku bihurtu zen. Zubi Esekiak, Burdin kaiak eta trenbideak ederki lagundu zioten hiriaren garapenari. Gaur egun, Portugalete bada oraindik erdigune erabakigarria, merkataritzagunea eta aisiagunea.

Portugaleteri ere “hiri jarrilleroa” esaten zaio. Azalpena oso erreza da: mahastien landaketa oso garrantzitsua izan zen herrian. Mahatsetatik txakolina, eskualdeko ardo tipikoa, egiten zen eta ardo hori jarrilletan, lurrezko pitxerretan, edan ohi zuten jarrilleroek. Eta, besterik gabe, has gaitezen ibiltzen.

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00