Zer Bisitatu

 
Turismo bulegoa “La Canilla” tren-geltoki zaharrean dago. Bertan bukatzen zen aspaldian Bilbo-Portugalete trenbidea. Eraikin zibil eder hau Pablo Alzola Minondok egin zuen 1888an.

Tren geltokia itsasadarrari kendutako lurraren gainean eginda dago, kai zaharrean. Horraino iristen zen trenean, Bilboko burgesak etortzen ziren Portugaleteko “El Salto” hondartzara. Baita ere pertsona, ideia eta merkatugaien mugimendua arindu zuen. Etxea eder-ederra da, estiko klasizista eta eragin frantsesekoa teilatupean.

Erdialdean dorretxo bat dauka eta horren goialdean kupula bat. Hor, puntu altuenean, erlojua dago. Bilbo-Portugalete trenbidea Santurtziraino luzatu zenean, tunel bat egin zuten Portugaleteren azpian 1925. urtean eta “La Canilla” eraikinak utzi egin zion geltokia izateari. 1960ko hamarkadan “La Canilla” eraikina Udalak eskuratu zuen eta berregokitu egin zuen Turismo Bulegoa egiteko.

Informazio gehiago

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00