Zer Egin

 
Dantzaldiekin, mozorroekin eta hainbat entretenimendurekin ospatzen dira inauteriak Portugaleten.

Ekitaldi nagusiak Desfilea, eta konpartsen eta kuadrilen mozorro lehiaketa dira. Desfilea Carlos VII eta Casilda Iturrizar kaleetatik izaten da, Solar plazan amaituta, hiriko giroa kolorez eta alaitasunez betez. Urtetik urtera, parte-hartzaileen irudimenak eta burutzaioek aurreko urtean lortutakoa gainditzen dute.

Inauterietako gainerako ekitaldien artean -haurrentzako inauteriak, musika, etab.- deigarri ada nola ospatzen den, Hausterre Egunean, "Sardinaren Ehorzketa", parte zaharreko kaleetan. Ekitaldi hau, bere sinbologia eta egiteko modua dela eta, bakarra geratzen da Euskal Herri osoan. Arrantzale talde ugari batek, beren uretako jantzi horiekin eta beren "kizki"ekin, eskuargi baten argiari jarraiki, sardinaren hilobiari laguntzen diote kanpai baten errepika hotsari jarriki. Ekitaldi honetan, "Sardinaren Ehorzketa" kantua abesten da, herritar jatorrikoa.

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00