Zer Egin

 
Abendua heltzen denan, Portugalete bihurtzen da eskuladeko kulturgune nagusia, Eguberrietako kontzertuen bitartzez, kalitatezko musikaren zale guztien nahitaezko erreferentzia baitira. Portugaletek musika tradizio guztiz sustraitua du. Asko dira abestaldeak, musika alkarteak eta bandak. Eta kontzertu hauetan zehar, hiriko erakunde batzuek, ospe handiko veste talde gonbidatuekin batera, beren errepertorio aberatsaren parte bat aurkezten dute.

Ez dira Eguberrietako egitarauan haurrak ahanzten, haietxek baitira festa hauetako protagonista nagusiak.

Badira, beraz, ludotekak, jolas lantegiak, atrakzioak, antzerkia, zirkoa, txotxongiloak, etab. Ekitaldi horiek guztiak, txikientzat ez ezik, erakargarriak dira helduentzat ere, eta Errege Magoen Desfilea da jakin-minik handiena sortzen duen ekitaldia.

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00