Zer Egin

 
Portugaleteko zaindariaren jaiak dira, eta mendeetako tradizioa dute.

Abuztuaren 14an hasten dira, txupinazoarekin eta Udaletxearen balkoitik pregoia irakurriz. Une horretatik aurrera, kale guztiak musikaz eta alaitasunez betetzen dira, eta etengabeak dira berbenak eta era guztietako ikuskariak, haur, gazte eta helduentzat.

Portugaleteko Diana

Hilaren 15a helduta, Hiriko Andra Maria zaindariaren egunean, milaka lagun biltzen dira goizean goiz Udaletxearen aurrean "Portugaleteko Diana" egiteko. Honen helburua hiritar guztiak esnatzea da, festara gonbidatzeko. Diana honetara musika tresnarik Gabe joaten da jendea, Udal Bandak markatzen baititu soinuak. Bi orduren buruan, gutxi gorabehera, Ranchería Plazara iristen da Diana, eta han, "abestalde" ugariago batek ahotsak berrindartuko ditu, baratxuri zopari esker.

Diana tradicional honetara gero eta jende gehiago hurbiltzen delarik, Portugaleteko kuadrilek eta cultura elkarteek, diana hau hobeki ospatzearren, ondorengoa erregutzen dute:

  • Parte-hartzaileok ez dugu musika tresnarik eraman behar (dunbalak, txindatak, etab.), musika Udal Bandaren kargu dago-eta.
  • Dianaren kantua hasi aurretik, tartetxo batez isilik egon, denok batera has gaitezen eta musika bandari jarraituz.
  • Musikagileen espazioa errespetatu, inoiz gertatu izan diren txokeak eta abar saihesteko.
  • Ez txalo jo.
  • Alkandora zuria, galtza urdinak eta zapia janzten saiatu.
Dantzaldiak, berbenak etab. eta, Ibaizabalen paisaia ederraren gainean, su artifizialak.

Abuztuaren hamaseia da festetako egun nagusia, zaindariaren eguna, Roke Deunarena. Prozesio bat egiten da egun honetan goizean, Udaletxetik Ermitaraino; han ohorezko "Aurreskua" egiten da, eta ondoren Hiriko Alkateak festetako zapia jartzen dio Zaindari santuari lepoan.

18:30etan hasten da Jaitsialdi Handia, ermitatik abiatzen eta kaleak korritzen dituena, El Solar Plazaraino; han Orduaren Dantza egiten da.

Jaiak bukatzeko, "San Roquillo" deritzana egiten da, egunez haurrei eskaintzen zaiena. Gauan "la jarrilla" erretzen da, festen ikurra dena. Horixe da festen maskota eta musa, eta portugaletetarrei "barrillero" deitzen dator, upeletan edaten baitzuten aspaldi, sagardotegi eta txokolindegi zaharretan.

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00