Zer Egin

 
Giako Andra Mariaren jaia uztailaren 1ean ospatzen da, Berriztasuna Taldeak antolaturik. Udako eguteiko lehena baita, portugaletetarrek gogo biziz itxaroten duten jai berezi bat da. Jatorriz itsasoarekin lotua dago jai hau, eta tradizio handia du. Jatorriz itsasoarekin lotua dago jai hau, eta tradizio handia du. Parte Zaharrean ospatzen da, Coscojales kalean bereziki. Goizeko 9tan hasten da txupinazoarekin, "Dominguines" izenekoak jasotzearekin eta Andra Mariari eskainitako loreekin, zeinaren irudia Merkatuaren Plazako fatxadako horma hutsarte batean baitago. Une horretatik aurrera, txistulariek, fanfarreek, buruhandiek eta trikitixek kolore eta giro berezia emango diote festari.

Egun osoan zehar, jokoak, dantzaldiak, lehiaketak, desfileak, sokatira, kantak eta dantzak, Udaleko Musika Bandaren eskutik, izaten dira.

Gaueko 12tan, Coscojales kalearen leku gorenetik abiatzen da Jaitsialdi Handia, eta, Udal Bandaren atzetik, kalejira baten soinuarekin, gazteek, talde handietan, elkarri lepotik helduta, poztasun eta parranda giroan joaten dira, berbenaraino iritsiz, zeina oso berandu arte luzatuko baita. Amaiera gisa baratxuri zopa eskaintzen da, indarrak berrizteko. Egunsentian jada bukatzen da festa, usadiozko txupinarekin.

Dominginak bikotea

Dominginak izenekoak trapuzko bi panpin handi dira, zeinak, jasotzeko orduan, Coscojales kaleko bi balkoietan lotzen den dagoen soka batetik zintzilik egoten baitira. Jaisterakoan, airean iraulkatzen dira. Domingo eta Dominga izeneko senar-emazteak irudikatzen dituzte, kale horretan bizi izan zirenak eta oso ardozaleak zirenak, eta horregatik, txikito asko hartzera gonbidatzen zituzten. Festaren entretenigarri nagusiak dira.

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00