Portugaleteko Udal Plangintzako Aholku Batzordea

Portugaleteko Udal Plangintzako Aholku batzordekideak Alkatetzak izendatu zituen Dekretu bidez 2015eko abenduaren 28an. Hauexek dira:
  1. Burukidea
  2. Buruordea
  3. Kide hauek:
    • Udal talde politiko guztien titular bana eta ordezko bana.
    • Herriko kultur elkarteen ordezkari gisa, titular bat eta ordezko bat, Andaluzia Etxeak izendatuta.
    • Herriko auzo elkarteen ordezkari gisa, titular bat eta ordezko bat, Buenavistako Auzo Elkarteak izendatuta.
    • Herriko merkatari eta enpresa elkarteen ordezkari gisa, titular bat eta ordezko bat.
    • Herriko kirol elkarteen ordezkari gisa, titular bat eta ordezko bat, Oribeltza saskibaloi klubak izendatuta.

Gizarte Zerbitzuen Kontseiluak

2.– Portugaleteko Gizarte Zerbitzuen Kontseiluak ondoko organoak ditu:
    a) Organo kolegiatuak:

      • Kontseilu Osoa.
      • Batzorde sektorialak

    b) Pertsona bakarreko organoak:

      • Presidentea.
      • Presidenteordea.
      • Idazkaria.

3.– Aurreko atalak dakarrenari kalterik egin gabe, Kontseilu Osoak eta Portugaleteko Gizarte Zerbitzuen Kontseiluaren Batzorde Sektorialek hala erabakiz gero, arloan eskarmentu eta ezagutza handikoak izateagatik, Portugaleteko Gizarte Zerbitzuen Kontseiluarentzat baliagarri izan daitezkeen pertsona, erakunde eta elkarte orobilkuretara bertaratu ahalko dira jarraian zein aldizka. Ordezkari eta herritar horiek bozkatzeko eskubidea izango dute parte hartzen duten bileretan.

4. artikulua.–  Kontseilu Osoaren osaera

1.–  Portugaleteko Gizarte Zerbitzuen Kontseilu Osoan honako hauek daude ordezkaturik:
    a) Udala
    b) Erabiltzaileen elkarteak.
    c) Sindikatuak
    d) Boluntariotzako elkarteak.
2.– Portugaleteko Gizarte Zerbitzuen Kontseilu Osoaren kideak hauxek izango dira:
    a) Administrazio publikoaren aldetik:Gizarte zerbitzuen ardura duen sailaren zinegotzia. Presidente-lanak egingo ditu.

      • Gizarte zerbitzuen zuzendaria. Idazkari-lanak egingo ditu.
      • Kide bat, gizarte ongizatearen ardura duen udal sailaren ordezkaritzan.
      • Aukera Berdintasunaren Teknikaria.
      • Kide bat, herritarren parte hartzearen ardura duen udal sailaren ordezkaritzan.
      • Kide bat, osasunaren ardura duen udal sailaren ordezkaritzan.
      • Kide bat, hezkuntzaren ardura duen udal sailaren ordezkaritzan.
      • Kide bat, etxebizitzaren ardura duen udal sailaren ordezkaritzan.
      • Kide bat, kulturaren ardura duen udal sailaren ordezkaritzan.
      • Gizarte Ekintzarako Batzorde Informatzaile Iraunkorra osatzen duten alderdi politikoen kide bana. Batzordearen presidenteordetza duenari Kontseiluaren presidenteordetza ere dagokio.

    b) Gizarte zerbitzuen elkarteen aldetik:

      • Kide bat, Portugaleteko Nagusien Elkarteen ordezkaritzan.
      • Kide bi, Portugaleteko ikastetxeetako guraso-elkarteen ordezkaritzan. Kide bat ikastetxe publikoen ordezkaritzan eta beste bat, itunpeko ikastetxeen ordezkaritzan.
      • Kide bat, Portugaleten haurren arloan diharduten gizarte-ekintzarako elkarteen  ordezkaritzan.
      • Bi kide, udalerriko gazte-elkarteen ordezkaritzan.
      • Kide bat, udalerrian gizon eta andreen arteko berdintasunaren alde diharduten gizarte-ekintzarako elkarteen ordezkaritzan.
      • Kide bat, desgaitasundun pertsonekin diharduten gizarte-ekintzarako elkarteen ordezkaritzan.
      • Kide bat, Portugaleten etorkinekin diharduten gizarte-ekintzarako elkarteen  ordezkaritzan.
      • Kide bat, gizarteratzearen alde eta gizarte-bazterkeriaren aurka diharduten gizarte-ekintzarako elkarteen ordezkaritzan.
      • Kide bat, menpeko nagusiekin diharduten gizarte-ekintzarako elkarteen ordezkaritzan.
      • Udaleko sindikatu erakunde eta konfederazio ordezkatuenetako eta langileria delegatu eta udal enpresa-baztordekideen % 10 baino gehiago lortu dutenetako kide bana.
      • Kide bat, Kontseilu Osoak eraturiko Batzorde Sektorial bakoitzeko.
      • Kide bat, Gizarte Lanetan Diplomadunen eta Gizarte Laguntzaileen Bizkaiko Elkargo  ofizialaren ordezkaritzan.
      • Kide bat, Gizarte Hezitzaileen Euskadiko Elkargoaren ordezkaritzan.

Gizarte Zerbitzuen Kontseiluaren Araudia (PDF 483KB)

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00