Herritarren Tramiteak

 

Nork eska dezake?
Pertsona fisiko orok.

Ekarri beharreko agiriak

  • Eskatzailearen NANaren fotokopia, edo haren nortasuna frogatzeko balio duen beste agiri batena, eta legezko ordezkariaren edo egitatezko zaintza duen pertsonaren NANarena ere bai, egonez gero.
  • Elkarbizitza-unitateko kide bakoitzaren NANaren fotokopia, edo haren nortasuna frogatzeko balio duen beste agiri batena (behean aipatutako Dekretuko 12. artikuluan zehaztu da zer den elkarbizitza-unitatea).
  • Egoitzan sartzea askatasunez onartu izanaren agiria, aipatutako Foru Dekretuko II. eranskineko ereduaren araberakoa, edo, ezgaitasunik badago, epailearen baimena egoitzan sartzeko edo, horren ezean, baimen hori eskatu izanaren ziurtagiria, aipatutako Foru Dekretuko 15. artikuluarekin bat etorriz.
  • Eskatzailea ezgaia bada, eskabidea aurkezten duenaren legezko ordezkaritzaren frogagiria.
  • Medikuaren txostena, Foru Dekretuko III. eranskinaren araberakoa.
  • Eskatzailearen errolda-agiria.
  • Eskatzailearen eta, beharrezkoa bada, elkarbizitza-unitateko kideen sarrera eta ondasunei buruzko zinpeko adierazpen eguneratua (eredua IV. eranskinean dago).
  • Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren pentsioaren ziurtagiria, zenbatekoari buruzkoa, eta beste erakunde batzuek eskatzaileari eta, egonez gero, elkabizitza-unitateko kideei ordaintzen dizkieten pentsio edo sarreren zenbatekoari buruzkoa, bai eta aparteko soldaten kopuruari buruzkoa ere, halakorik jasoz gero.
  • Eskatzailearen Ondarearen gaineko Zergaren aitorpenaren fotokopia.
  • Eskatzailearn eta bere bizikidetza-unitateko kide guztien Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenaren fotokopia (12. artikulua) edo, horren ezean, Ogasun Sailaren egiaztagiria, horrelako aitorpenik egin behar ez dutelakoa.
  • Eskatzailearn eta bere bizikidetza-unitateko kide guztien diru-kontu korronte, diru-gordailu eta balio higikorretan eskaera hau aurkeztu aurreko bost urteetan egindako mugimendu ekonomikoen ziurtagiria edo laburpena, 12. artikuluan ezarri bezala.
  • Bidezkoa bada, elkarbizitza-unitatean (12. art.) nortzuk dauden frogatzen duten agiriak. 18 eta 26 urte bitarteko seme edo alabarik edukiz gero, lanik gabe edo ikasten ari direlako ziurtagiria; minusbalioaren ziurtagiriak, etab.
  • Eskatzailearen zaindarien egoerari (osasun egoera, lan egoera...) buruzko egiaztagiriak.
  • Egoitzen foru sareko zentro bateko egonaldi iraunkorraren prezio publikoa ordaintzeko banku-helbideratzearen agiria, horri buruzko foru arautegiarekin bat etorriz.
  • Behar izanez gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren aldeko zor-aintzatespena formalizatzeko konpromisoa, horren gaineko foru arautegiarekin bat etorriz.
  • Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailarentzako baimena, Ogasun eta Finantza Sailaren fitxategietan eta beste zerga agentzia batzuenetan eskatzailearen egoera ekonomikoa eta ondare ekonomikoa egiaztatzeko behar diren kontsulta guztiak egiteko.
  • Baimen bera eman behar dute elkarbizitza-unitateko gainerako kideek ere, egonez gero (VII. eranskina).
  • Eskatzailearen ondare-aitorpena (I. eranskina: besteren laguntza behar duten adinekoek egoitzen foru zerbitzu publikoa jasotzeko eskaera).
  • Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailarentzako baimena, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari eskatzailearen osasun egoera egiaztatzeko behar diren kontsulta guztiak egiteko eta behar diren datu eta txosten guztiak eskatzeko eta emateko (I. eranskina – Besteren laguntza behar duten adinekoen egoitzen foru zerbitzu publikoan alta emateko eskabidea).

Izapidetzeko epea
180 egun.

Prezioa eta ordaintzeko modua
Kuota.

Arautegia
209/2005 Foru Dekretua, abenduaren 20koa. Bizkaiko Foru Aldundiarena.

Nork izapidetuko du eskaera?
Portugaleteko Udalak.

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00