Herritarren Tramiteak

 

Nork eska dezake?
Pertsona físiko orok.

Ekarri beharreko agiriak

  • Eskatzailearen NANaren edo haren identitatearen beste edozein egiaztagiriren fotokopia eta, behar izanez gero, legezko ordezkariarena edo haren egitatezko zaintza egiten duenarena.
  • Behean aipatutako 209/2005 Foru Dekretuko 10. artikuluak definitzen duen elkarbizitza-unitateko kide guztien NANen fotokopiak edo haien identitateen beste edozein egiaztagirirenak.
  • Egoitzan sartzea askatasunez onartzeko agiria, Foru Dekretuko II. eranskineko ereduaren araberakoa.
  • Eskatzailea ezindua bada eta, haren ordez, eskaera beste batek aurkezten badu, beste horren legezko ordezkaritzaren egiaztagiria.
  • Medikuaren txostena, Foru Dekretuko III. eranskineko ereduaren araberakoa.
  • Eskatzailearen errolda-agiria.
  • Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren agiria pentsioa egiaztatzeko. Eskatzaileak beste pentsio edo diru-sarrerarik jasoz gero, horien ordaintzailearen agiria ere aurkeztu beharko du. Agiriok pentsio horien urteko zenbatekoa agertu behar dute eta aparteko ordainketen koprua ere bai.
  • Eskatzailearen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko aitorpenaren fotokopia eta 209/2005 Foru Dekretuko 10. artikuluak definitzen duen elkarbizitza-unitateko kide guztien aitorpenenak ere bai; edo, bestela, Ogasun Sailak emandako agiria, errenta aitorpenik egin behar ez dutela egiaztatzeko.
  • Eskatzialearen eta 209/2005 Foru Dekretuko 10. artikuluak definitzen duen elkarbizitza-unitateko kide guztien kontu korronte, diru-gordailu eta balio higikorren azken bost urteetako mugimenduen egiaztagiria edo laburpena.
  • 209/2005 Foru Dekretuko 10. artikuluak definitzen duen elkarbizitza-unitatearen osaeraren egiaztagiriak; 18-26 urte bitarteko seme-alabak langabezian edi ikasten daudelako egiaztagiriak, minusbalioenak etab.
  • Eskatzailearen zaintzaileen egoera (osasun egoera, lan egoera...) egiaztatzen duten agiriak.
  • Eskatzailearen zaintzaileen egoera (osasun egoera, lan egoera...) egiaztatzen duten agiriak, premiaaren arrazoiak justifikatze aldera.
  • Bankuko helbideraketa egiteko agiria, egoitzako aldibaterako egonaldiaren prezio publikoa ordaintzeko.
  • Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailari baimena (1. eranskina) eman, Foru Ogasun eta Finantza Sailean edota beste tributu agentzia batzuetan behar beste kontsulta egin dezan, eskatzailearen ekonomia-ondare egoera egiaztatzeko. Baimen hau elkarbizitza-unitateko kide guztiek eman behar dute (5. eranskina).
  • Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailari baimena eman, Osasun Euskal Zerbitzuan (Osakidetza) edota beste osasun erakunde batzuetan behar beste kontsulta egin dezan eta datuak eta txosstenak eska diezazkien eta eman diezazkioten, eskatzailearen osasun egoeraren berri jakiteko (1. eranskina).
  • Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailari baimena eman, informatika-fitxategietako datu pertsonalak estatistikak egiteko, zientzia ikerkuntza egiteko eta bere zereginetarako erabil ditzan, datu pertsonalak babesteari buruzko legeriak aurreikusi bezala.

Izapidetzeko epea
60 egun

Arautegia
209/2005 Foru Dekretua, abenduaren 20koa, Bizkaiko Foru Aldundiarena.

Nork izapidetzen du eskaera?
Portugaleteko Udalak

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00