Herritarren Tramiteak

 

Nork eska dezake?
Pertsona fisiko orok

Ekarri beharreko agiriak

  • Etxebizitzan bizi diren eta 14 urte beteta dituzten guztien NAN, pasaporte edo beste edozien identifikazio-agiriren fotokopia.
  • Familia Liburuko orri guztien fotokopiak. 
  • Gizarte Segurantzako kartilaren edo osasun-tzartela indibidualaren (OTI) fotokopia.
  • Lehen bizi zen udalerriko udalaren errolda-agiria, alta eta bajaren egunak zehaztu behar dituelarik.
  • Hamasei urtetik gorako familiakide guztien INEMen txartelaren fotokopia eta INEMen ziurtagiria, hauexek agdierazten dituelarik: interesdunak prestaziorik jasotzen duen ala ez eta, jasoz gero, haien zenbatekoa (INEMen bulegoa, Galindo Bidea, Sestao).
  • Lan kontratuaren eta azken lansari-agiriaren fotokopia.
  • Gizarte Segurantzaren agiria, jasotzen duen pentsioa egiaztatzekoa, edo pentsiorik jasotzen ez duela egiaztatzekoa. Gizarte Segurantzaren Institutu Nazioalaren bulegoan eskura daitezke (Carlos VII 3, Portugalete).
  • Euren kargura seme-alabak edukitzeagatiko prestaziorik jasotzen duten edo ez egiaztatzeko agiria. Gizarte Segurantzaren Institutu Nazioalaren bulegoan eskura daiteke (Carlos VII 3, Portugalete).
  • Hamasei urtetik gorako familiakide guztien Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren agiria, langile gisara alta emanda ez dagoela egiaztatzeko (lan bizitza). Telefonoz eskatu daiteke 901502050 zenbakira deituz; Gizarte Segurantzaren eta NAN edo antzekoa adierazi behar da.
  • Honekin batera doan agiria, bankuak bete beharrekoa, behar bezala beteta.
  • Bankuaren agiriak, familia unitateko kide guztiek edozein bankutan dauzkaten kontuetako saldoak, tituluak, balioak edo mota guztietako gordailuak ziurtatzeko.
  • Azken errenta aitorpenaren fotokopia edo, horren ezean, errenta aitorpenik egiten ez duelako egiaztagiria. Foru Ogasunaren 901502000 telefono zenbakira deituz eskatu daiteke.
  • Familia unitateak edozein probintziatan dauzkan ondasunen ziurtagiria eta, horretaz gain, Bizkaiko Foru Odasunaren ondasun-agiria; Foru Ogasunaren 901502000 telefono zenbakira deituz eskatu daiteke.
  • Ondasun higiezinak kokatzeko oharra, Estatu mailakoa, baldin eta higiezinebn jabea bada. Jabetza Erregistroan (Aita Cortazar kalea 2, Portugalete) eskatu daiteke.
  • Banatze edo dibortzioaren epaiaren eta horren hitzarmen arauemailearen fotokopia.
  • Abokatuaren agiria, ezkontide ohiak pentsiorik ordaintzen ez diola egiaztatzeko.
  • Alokairu-kontratuaren eta ordainketaren azken agiriaren fotokopiak.
  • Bankuaren agiria, hipoteka-kreditua (titularrak, amortizazio kuotak...) egiaztatzeko.
  • Etxebiden (Etxebizitzaren Euskal Zerbitzua) eskaera aktiboa duelakoa egiaztagiria.
  • Eskatutakoaren bi aurrekontu. 
  • Ezgaitasunaren kalifikazioaren eta medikuntza edota psikiatriaren txostenen fotokopiak.

Izapidetzeko epea
60 egun

Arautegia
12/98 Legea, maiatzaren 22koa, gizarte bazterkeriaren aurkakoa.

Nork izenpetuko du eskaerak?
Portugaleteko Udalak

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00