Herritarren Tramiteak

 

Nork eska dezake? 
Pertsona fisiko orok.

Ekarri beharreko agiriak

  • Eskatzailearen NANaren fotokopia eta, behar izanez gero, NAN daukaten familiakide guztiena edota familia liburuaren fotokopia.
  • Familia ugariaren titulu ofizialaren fotokopia. Tituluak behar bezala eguneratuta egon behar du.
  • Familia unitateko kide guztien diru-sarreren ziurtagiriak.
  • Familia unitateko kide guztien azken errenta aitorpena (PFEZ) edo, horren ezean, Foru Ogasunaren agiria, errenta aitorpenik egin behar ez dela egiaztatzeko.
  • Azken ekitaldi fiskaleko Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagiri jatorrizkoa edo forokopia konpultsatua.
  • Diru-laguntzaren zenbatekoa bankuan sartzeko xedez, eskatzailearen izeneko bankuko diru-kontuaren zenbakia, 20 digitokoa, edo bankuko kartilaren lehen orrialdearen fotokopia.

Izapidetzeko epea
60 egun

Arauak
Gizarte Ongizate Sailak diru-laguntzak emateari buruzko arautegia.

Nork izapidetzen du eskaera?
Portugaleteko Udalak

Informazio gehiago
Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabetera.

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00