Herritarren Tramiteak

 

Nork eska ditzake? 
Elkarteek eska ditzakete.

Ekarri beharreko agiriak

  • Elkartearen estatutuen fotokopia
  • Elkartea elkarteen erregistroan inskribiturik dagoelako egiaztagiria
  • Elkarteak, diru-laguntza eskatzen duen unean, tributu-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituelako egiaztagiria.
  • Elkartearen jardunaren oroit-idazkia eta balantze ekonomikoa.
  • Beste erakunde batzuei eskatutako eta jasotako diru-laguntzen zerrenda.
  • Ekamume eta Gizonen Berdintasunaren aldeko otsailaren 8ko 4/2005 Legea dela medio, sexu bazterkeriagatik zigorrik ez duelako eta zigor espedientean sartuta ez dagoelako aitorpena.
  • Diruz lagundu beharreko jardueren oroit-idazkia, hauexek zehaztuko dituena: eskatzen den zenbatekoa, proiektuaren helburuak eta kokapena, erakunde parte-hartzaileak, lortutako finantzazioa, esku hartu beharreko zonaldearen deskripzioa, onuradunak, burutzeko epeak, onuradunen parte-hartzea proiektuan eta ebaluazioa.
  • Espedientea izapidetu bitartean Gizarte Ongizate Sailak eskatzen duen beste edozein.

Izapidetzeko epea
60 egun.

Arauak
Gizarte Ongizate Sailak diru-laguntzak emateari buruzko arautegia.

Nork izapidetzen du eskaera?
Portugaleteko Udalak

Informazio gehiago
Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabetera.

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00