Herritarren Tramiteak

 
Nork eska dezake?
Pertsona fisiko orok.

Ekarri beharreko agiriak

  • Diru-laguntzaren eskaera orria, dagokion dekretuaren 2. eraskineko eredu normalizatuaren araberakoa.
  • Banku-datuak, dagokion dekretuaren 3. eraskineko eredu normalizatuaren arabera. 
  • Familia Bizkaian erroldatuta dagoelako egiaztagiria.
  • Eskatzailearen edo haren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia; adingabeak badira, familia liburuaren fotokopia.
  • Bi enpresaren aurrekontu bana. Eskatzen den diru-laguntza estimulazio goiztiarrerako, gidatzeko baimena eskuratzeko edo ibilgailua erosteko badira, berriz, aurrekontu bat baino ez da beharko.
  • Medikuntza txostenak, zeinak adierazten baitu diru-laguntza behar dela gurpil-aulkia edota gurpil-aulki elektrikoa erosteko.
  • Laguntza hori beste organismo batzuen prestazio bidez estaltzen bada, Osakidetzari edo dena delako organismoari aurkeztutako eskaeraren kopia eta emandako ebazpena.

Motordun ibilgailua erosteko eta moldatzeko laguntza eskatuz gero, honako hauek aurkeztu behar dira:

  • Indarreko gida-baimenaren kopia edo, bestela, eskatzaileak zirkulazio arau orokorretan gidariari eskatzen zaizkien gaitasun psikofisiko guztiak ez dituela frogatzen duen Trafiko Zuzendaritza Nagusiak emandako ziurtagiria.
  • Ibilgailuaren dokumentazioaren kopia egiaztatua.

Oztopo arkitektonikoak kentzeko laguntza eskatuz gero, honako hauek aurkeztu behar dira:

  • Etxebizitzaren eskriturak.
  • Eskatutako erreforma egiteari buruz enpresa desberdinek aurkeztutako bi aurrekontu

Etxebizitzan elementu komunen (arrapala, igogailua, jasotzeko plataforma, eskubanda, etab.) instalazioa edo erreforma egitea denean, beste hauek ere aurkeztu beharko dira:

  • Erreforma egitea onesten dela adierazten duen auzokoen batzarreko aktaren fotokopia.
  • Eskabidea egiten duen pertsonari dagokion ordainketa-kopurua adieraziko duelarik auzokoen batzarreko ordezkariak emandako agiria.
  • Instalazioa egingo duen enpresak edota horretarako izendatutako teknikari gaituak eginiko proiektu teknikoaren fotokopia.
  • Obrarako udal baimen edo lizentziaren fotokopia.

Izapidetzeko epea
60 egun

Arautegia
Bizkaiko Foru Aldundiaren azaroaren 28eko 185/2005 FORU DEKRETUA, gaigabeziak dituzten pertsonei 2006. urtean dirulaguntzak emateko deialdi publikoa onetsi duena.

Nork izapidetzen du eskaera?
Portugaleteko Udalak

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00