Herritarren Tramiteak

 

Nork eska dezake? 
Pertsona fisiko orok.

Ekarri beharreko agiriak

  • Ereduaren araberako eskaera-orria, behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen NANaren fotokopia. NANik eduki ezean, hala eskatzailearen nola haren ordezkariaren nortasuna egiaztatzen duen beste edozein agiriren fotokopia.
  • Eguneko zentroan astatasunez sartu nahiaren agiria, ereduaren araberakoa.
  • Txosten medikoa, ereduaren araberakoa.
  • Errolda-agiria. Eskatzailea erroldatuta dagoen udalerrian bizi ezean, egoitza-agiria.
  • Diru-sarreren eta ondasunen zinpeko aitorpena, eguneratuta, ereduaren araberakoa.
  • Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren edo pentsioa ordaintzen duen erakundearen egiaztagiria, hauexek adierazten diuena: batetik, eskatzaileak jasotzen duen pentsio ororen urteko zenbateko osoa; eta bestetik, aparteko ordainketen kopurua. Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren bulegoa Karlos VII etorbidean dago.
  • Eskatzailearen Ondarearen gaineko Zergaren eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenaren fotokopia. Horien ezean, Ogasun Sailaren agiria, aitorpen horiek egin beharrik ez duela ziurtatzen duena, salbuespen horren zioa ere  agertzen duelarik. Ogasun Sailaren bulegoa: Correos kalea 20.
  • Eskatzailearen, haren ezkontidearen eta haren familia unitateko kide guztien kontu korronte, diru-gordailu eta balio higiezin guztien eguneko saldoaren eta aurreko urteko batazbesteko saldoaren egiaztagiria.
  • Familia unitatearen osaeraren egiaztagiriak, langabeziaren egiaztagiriak, ikaslearena, 18-26 urte bitarteko seme-alabenak ere bai, minusbalioarenak, etab.
  • Zaintzaileen egoeraren gaineko egiaztagiriak.
  • Eskatzailea hitzartu gabeko eguneko zentroetan edo itundu batean sartu bada, plaza jaso izanaren ziurtagiria.

Izapidetzeko epea
180 egun

Prezioa eta ordaintzeko modua
Kuota

Arauak
Abuztuaren 22ko 145/2001 Foru dekretua, inoren menpeko adinekoak Bizkaiko Foru Aldundiaren titulartasunpeko eguneko zentroetan sartzeko sistema; inoren menpeko adinekoak eguneko zentroetako plaza itunduetan nahiz hitzartuetan sartzeko sistema; eta inoren menpeko adinekoak eguneko zentroetako plaza ez-itunduetan edo ez-hitzartuetan sartzeko banakako ekonomi laguntzen emakida araupetzen duena.

Nork izapidetzen du eskaera?
Portugaleteko Udalak

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00