Herritarren Tramiteak

 

Nork eska dezake?
Edozein pertsona fisikok-elkartek

Ekarri beharreko agiriak
Lanak jaien ingurukoak izango dira. Parte-hartzaileek, berriz askatasunez aukeratu ahal izango dute gai zehatza. Lan guztiek edukiko dute, ezinbestez, honako ikurritza bakarra:
Portugalete, San Roque XXX Roke Deuna.

Kartelak, beti ere originalak eta argitaratu gabeak, bertikalak izango dira, 50 x 70 cm-koak eta marjinarik gabeak; euskarri gogor baten gainean (bastidorea edo kartoi-luma) erakutsiko dira.

Originalak teknika librea erabiliz, beste egile batzuen collagea izan ezik, egin ahal izango dira. Erraztasunez izan behar dira eginak, haiek erreproduzitzeko orduan zailtasunik egon ez dadin eta bost tinta baino gehiagorik eduki ez dezan.

Ordenagailurik erabiliz gero, kartelaren kopia bat, koloretakoa aurkeztu beharko da. Bereizmen hadikoa, 50 x 70 cm-koa, eta euskarri gogorraren gainekoa ere izango da. Sariduna suertatuz gero egileak fotolitoak egiteko beharrezkoak diren artxibo eta iturri tipografiko guztiak (magneto optikoa, CD, ZIP eta abar) barnean dituen disko bat aurkeztu beharko du derrigorrean. Halaber, fitxa bat erantsita joango da adierazteko zein inguru informatiko (Mac edo PC) edota programa edo prozedura erabili den.

Era berean, jatorrizkoaren kalitate bera duen bigarren proba bat ere, DIN A4 tamainakoa, aurkeztu beharko du.

Ez da inolaz ere onartuko beste egile batzuen irudiak eskaneatzerik ezta haien argazkiak edo irudiak erabiltzerik ere. Epaileek kartelaren kalitate grafikoa eta iragartzeko eta informatzeko efikazia hartuko dituzte kontuan.

Izapidetzeko epea
90 egun

Arautegia
Lehiaketako deialdiaren oinarri-arauak.
Azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, Diru-laguntzei buruzkoa.
Ordenantza Fiskala.

Nork izapidetzen du eskaera ?
Portugaleteko Udalak

Informazio gehiago
Urtean urteko deialdia

 San Roque jaietako kartelaren lehiaketa oinarriak 2019 (PDF 372KB)

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00