Herritarren Tramiteak

 

Nork eska dezake?
Pertsona fisikoek

Ekarri beharreko agiriak

Lanak zuri-beltzetan edo koloretan aurkez ahal izango dira eta ez dute agerian edukiko egilearen izena. Aitzitik, kartazal itxi batean aurkeztuko dira, izenperik eta izenik gabe, baina titulu edo ikurritza dutela. Kartazal horren barruan beste kartazal bat jarriko da, zeinean, titulu edo ikurritza berberaz gain, egileari buruzko datuak ere (izen-abizenak, telefono zenbakia, adina, helbide osoa, helbide elektronikoa eta NANaren fotokopia) adieraziko baitira.

Non eskatu

Lanak bertara ekarrita aurkeztuko dira edo helbide honetara bidalita:
Santa Klara kulturtegia
Portugalete Uri Urena Komiki-Lehiaketa
Casilda Iturrizar kalea, 10
48920 Portugalete (Bizkaia)

Izapidetzeko epea
Epea 90 egunekoa da

Arauak

Lehiaketaren oinarri-arauak

Nork izapidetzen du eskakizuna?
Portugaleteko Udalak

Informazio gehiago
Urteko deialdia

Betekizun teknikoak: gaia librea izango da baina pertsonaia protagonistek jatorrizkoak izan behar dute, egileak berak sortuak eta argitaratu gabeak.
Lehiaketara jatorrizko lana soilik aurkeztu ahalko da. Lana teknika librean egin daiteke, kopia mota guztiak kanporatuak direlarik. Informatika-teknika bidez sortuak edo landuak jatorrizkotzat joko dira.

Lanak beste lehiaketa batzuetan sarituak izan badira ez dira onartuak izango. 


Oinarriak- XXXIII. Komiki-lehiaketa “Portugalete Uri Urena” 2019 (PDF, 2 MB)

 

 

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00