Herritarren Tramiteak

 

Xedea
HABEk homologaturiko ikastegietan egindako udako ikastaroak diruz laguntzea.

Onuradunak
Diru-laguntzaren onuradunak izango dira helduei euskara irakasteko HABEren oinarrizko curriculum berriaren mailetako ikasleak, baldin eta egiten dituzten ikastaroak ikasturtean (urritik ekainera) egindakoak badira edo udako ikastaro trinkoak (uztailean, abuztuan edota irailean egindakoak badira:
a) Portugaleteko Udal Euskaltegian edo
b) HABEk homologaturiko beste edozein ikastegitan, baldin eta
     a.- ikastaroa Portugaleteko Udal Euskaltegiak eskaintzen ez badu, 
     b.- ikaslea Portugaleteko Udal Euskaltegiak onartu ez badu
     c.- edo ikasleak ziurtatzen badu, ikasketak edo lana direla kausa, ezin duela Portugaleteko Udal Euskaltegiaren eskaintza baliatu.
Berariaz baztertuta daude diru-laguntze deialdi honetatik ikastaro hauek:
     a.- autoikaskuntzakoak
     b.- Hizkuntza Eskola Ofizialekoak
Barnetegiei dagokienez, matrikula gastuak baino ez dira diruz lagunduko; baztertuta daude, beraz, bidaia, ostatu eta mantenu gastuak.

Onuradunen eskakizun eta betebeharrak
1.- Hamasei urte edo gehiago edukitzea.
2.- Portugaleten erroldatuta egotea diru-laguntza eskatzen duen unean.
3.- Egunean edukitzea tributu behetebeharrak eta Gizarte Segurantzarenak, horrek berez dakarrelarik Portugaleteko Udalarekin zorrik ez edukitzea, ez eta tributu izaerako zigorrik ere.
4.- Asistentziaren % 80 egiaztatzea.

Emateko prozedura
Diru-laguntzok emateko prozedura norgehiagokarena izango da. Horretarako, deialdiaren aurreko urteko errentaren aitorpena edo horren baliokidea erakutsiz, egiaztatu beharko da eskatzailearen bizikidetza unitatearen diru-sarrerek gutxieneko hauek gainditzen ez dituztela:

  • Kide bakarreko bizikidetza unitatea: 14 389,82 €
  • Bi kide konputagarriko bizikidetza unitatea: 23 306,65 €
  • Hiru kideko bizikidetza unitatea: 29 048,62 €
  • Lau kide konputagarriko bizikidetza unitatea: 33 795,10 €
  • Bost kide konputagarriko bizikidetza unitatea: 37 490,65 €
  • Sei kide konputagarriko bizikidetza unitatea: 40 374,56 €
  • Zazpi kide konputagarri edo gehiagoko bizikidetza unitatea: 5 869,06 €  kideko

Horretarako, bizikidetza unitatetzat joko da diru-laguntza eskatzen duenaren bizilekuan bizi diren lagun konputagarrien multzoa.
Unitate horren diru-sarrerak zehazteko, deialdiaren egiten den urtearen aurreko urteko errentaren aitorpeneko zerga-oinarri orokorra hartuko da kontuan.
Eskatzaileak errentaren aitorpenik egin beharrik ez badauka, deialdiaren aurreko urtean familia edo bizikidetza unitateko kide guztiek edozein kontzepturengatik jaso dituzten diru-sarrera guztiak batuko dira.

Eskaerak egiteko epeak eta tokiak
Urritik ekainera bitarteko ikastaroak diruz laguntzeko eskaerak uztaileko lehen hamabostaldian egin ahal izaten dira. Uztaileko, abuztuko edota iraileko ikastaroak diruz laguntzekoak, berriz,  urriko lehen hamabostaldian egin ohi dira.
Diruz lagundu beharreko ikastaro guztien agiriak udaletxeko Erregistrora (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara) ekarriko dira edo San Roke plazako Herritarren Arretarako Bulegora (astelehenetik ostiralera 14:30etik 20:15era eta larunbatetan 9:00etatik 13:45era). Halaber dago zabalik tramitazio elektronikoa egiteko aukera; horretarako, ekabide normalizatua aurkeztu beharko da Erregistro Elektronikoan, edoitza elektronikoaren bitartez: https://tramita.portugalete.org/

Eskaerekin batera ekarri beharreko agiriak
Hauexek dira ekarri beharreko agiriak:
1.- Eskaera-orria, 1. eranskinekoa, behar bezala beteta.
2.- Datuen alta egiteko edo aldatzeko dokumentua, 2. eranskinekoa, eskatzaileak eta bankuak beteta.
3.- NANaren fotokopia.
4.- Diruz laguntzeko ikastaroa Portugaleteko Udal Euskaltegitik kanpo egin bada, ikastegiaren agiria, egindako ikastaro guztien bana, hauexek egiaztatzen dituena:
     a.- Ikaslearen izen-abizenak.
     b.- Ikastaroa noiztik noiz arte egin dituen.
     c.- Ordaindutako zenbatekoa.
     d.- Asistentzia maila.
5.- Erantzukizunpeko aitorpena, 3. eranskinekoa, eskatzaileak Herri Administrazioarekin zorrik ez duelakoa eta ikastaroetarako beste erakunde edo enpresa batzuetatik jaso daitezkeen beste finantzazio batzuei buruzkoa.
6.- Eskatzaileak alegatzen badu, lan edo ikasketen ordutegia dela kausa, ezin izan duela Portugaleteko Udal Euskaltegian matrikulatu, lantegi edo ikastegiaren agiria, eskatzailearen ordutegia egiaztatzen duena eta alegatutako zertzelada hori justifikatzen duena.
7.- Eskatzaileak Portugaleteko Udalari baimena emateko agiria (4. eranskina), behar bezala beteta eta izenpetuta, Udalak beste erakunde publiko batzuei eskatzailearen gaineko datuak eskatzeko modua izan dezan.
8.- Elkarbizitza unitateko kide guztien Errentaren aitorpenaren kopia, deialdiaren aurreko urtekoa, edo Bizkaiko Foru Ogasunaren agiria, batetik, eskatzaileak errentaren aitorpenik egin beharrik ez daukala, eta bestetik, aurreko urtean jasotako dirusarrerak egiaztatzen dituena. Komeni da 100. eredua edo Likidazio Proposamena izeneko dokumentuak aurkeztea.
Eskatzaileek dirulaguntzen aurreko deialdian ekarritako agiriak ez dituzte berriro ekarri beharko, baldin eta agiriotako datuek indarrean badiraute. Horrela balitz, berriz, arau hauetako 5. eranskinean adierazi beharko dute aurreko deialdian aurkeztu zituztela agiriok eta zehatz-mehatz zeintzuk diren aurreko batean aurkeztutako agiri horiek.
 

Zenbatekoa
Dirulaguntzak gehienez eskatzaileak ordaindu duenaren % 50 estaliko du eta jasotzen duen gehienezko kopurua 300 € izango dira.
Onetsitako eskaera guztiei ematea ebazten den diru kopuru osoak horretarako ezarritako aurrekontua gaindituko balu, eskatzaile bakoitzari eman beharreko zenbatekoa hainbanatuta gutxituko litzateke.

Argibide gehiago

  • Helduek euskara ikasteko dirulaguntzen 2019ko deialdia onetsi. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 69. zenbakia, 2019ko apirilaren 9koa.
  • Helduek euskara ikasteko dirulaguntzen arauak onetsi. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 112. zenbakia, 2018ko ekainaren 12koa.

 
Eskaera (PDF 88,3KB)

Baimena (PDF 72,5KB)

Erantzukizunpeko aitorpena (PDF 74,4KB)

Datuen alta edo aldaketa (PDF 79,4KB)

Aurreko deialdi batean ekarritako agiriak (PDF 82,2KB)

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00