Kontratatzailearen profila

 

9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa bete nahian, Administrazio honek deitutako kontratuen lizitazio publikoetan parte hartu nahi dutenek beren eskaintzak bide elektronikoz soilik aurkeztu beharko dituzte.

Eskaintza elektronikoak Kontratazio Publikoa Euskadi plataformaren lizitazio elektronikoaren aplikazioaren bidez aurkeztu beharko dira. Hona hemen helbidea:

www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu.

Lizitazio elektronikoaren sisteman sarbidea izateko, honako hauek behar dira:

1- Ziurtapen digitala, Eusko Jaurlaritzak baimendua: IZENPE txartelak, e-DNI, CERES (Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionala).
2- Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratisten Erregistro Ofizialean inskribaturik egotea (nahitaezkoa, prozedura ireki sinplifikatuan). Halaber, Aldi Baterako Gaikuntzaren moduluan (gaikuntza hau espediente bakar eta zehatz bati soilik lotua izango da). 

Lizitatzaileek lizitazio elektronikoaren aplikazioaren gainean egin nahi dituzten kontsulta guztiak Eusko Jaurlaritzako Erabiltzailearen Arretarako Zentroak (Tl:45016298) kudeatuko ditu. Halaber, www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu webgunean “Formazio Jarduerak”erlaitzean informazio asko eskura daiteke, hala nola Eusko Jaurlaritzak Lizitazio Elektronikoaren aplikazioari buruz ematen dituen formazio-ikastaroak, gai berberari buruzko eskuliburua eta azalpenezko bideoak.

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00