Alkatetza

Oinarrizko eginkizunak

  • Udala ordezkatzea.
  • Gobernua eta Udal Administrazioa zuzentzea.
  • Udal organo eta arlo guztiak koordinatzea.
  • Udal zerbitzuak eta lanak zuzentzea.
  • Jendearen harrera

Alkateak astelehenero hartzen ditu herritarrak, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Beraz, hitzordua eskatu nahi baduzu alkatearekin, deitu 94 472 92 00 telefono zenbakira.

Informazio orokorra

Alkateak aldiro ematen die informazioa komunikabideei Udalaren jarduketa, zerbitzu eta lanei buruz, eta gainontzeko udal kontu interesgarriei buruz ere bai.

Nola kontaktatu

Alkatetzaren atal eta bulego guztiak udaletxeko lehen solairuan daude.
Telefonoa: 94 472 92 00
Faxa: 94 472 93 34
Helbide elektronikoa: alcaldia@portugalete.org


Ezkontzak

Alkateak edo hark esku emandako zinegotzi batek larunbatero ezkontzen dituzte hala eskatzen duten herritarrak.
Beraz, zure ezkontza Portugaleteko udaletxean egin nahi baduzu, jo ezazu Udalaren web gunera (informazio gehiago), bertan aurkituko baituzu zein eskakizun bete behar dituzun eta zein agiri ekarri behar dituzun.

Egitatezko Bikoteen Udal Erregistroa

Izena eman nahi baduzu Egitatezko Bikoteen Udal Erregistroan, jo ezazu Udalaren web gunera (informazio gehiago), bertan aurkituko baituzu zein eskakizun bete behar dituzun eta zein agiri ekarri behar dituzun.

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00