Ezkontza zibilak

Portugaleteko udaletxean ezkontza zibila egiteko arau orokorrak:

  • Alkateak edo alkateak esku emandako zinegotzi batek egingo dituzte larunbatetan hala eskatzen duten herritarren ezkontzak.
  • Espedientea izapidetu ahal izateko, ezkongaiak etorri beharko dira udaletxera edozein astegunean (asteazkenak salbu), beharrezko agiriak eta lekuko bi dakartzatela (denek euren NAN daramatelarik), 9:30ean, ezkontza egin nahi duten eguna baino bi hilabete lehenago.
  • Ezkontzaren eguna behin espedientea eginda, agiriak behar bezala daudelarik, eta behin lekukoak agertuta ezarriko da.

Beharrezko agiriak:

  • Jaiotza-ziurtagiri hitzez hitzezkoa, jaioterriko Erregistro Zibilak emanda.
  • Bizi- eta egoera-agiria, bizilekua duten herriko Erregistro Zibilak emanda.
  • Errolda-agiria, azken bi urteetan non bizi diren ziurtatzeko, bizi diren udalerriko udalek emanda.
  • Ezkongai bien NANen fotokopia.

Ezkongaiak adingabeak badira

Jaiotza-ziurtagiri hitzez hitzezkoak bazterreko oharra eduki behar du emantzipazioarena (16 urtetik gorakoak) edo lekapen judizialarena (14 urtetik gorakoak eta 16tik beherakoak). 

Ezkongaiak dibortziaturik badaude edo aurreko ezkontza baliogabetuta badaukate

Arestian zerrendatutako agiriez gain, ezkontza-ziurtagiri hitzez hitzezkoa ere ekarri beharko dute, zeinean bazterreko oharra, dibortzio zein ezkontza-baliogabetzearena,  agertu beharko baita. Ezkontza ziurtagiri hitzez hitzezko hau ezkontza egin eta inskribatu zen herriko Erregistro Zibilari eskatu behar zaiola.

Ezkongaiak alargunak badira

Arestian zerrendatutako agiriez gain, aurreko ezkontzaren ziurtagiri hitzez hitzezkoa ere ekarri beharko dute eta hildako ezkontidearen heriotza-ziurtagiria.

Ezkongaiak atzerritarrak badira

  • Atzerritarra kontsuletxean inskribaturik dagoelako agiria; eta Espainian bi urtetik gorako egonaldia badu, errolda-agiria edo hala egiaztatzen duen kontsuletxearen agiria, jatorriko eta helburuko bizilekuak eta Espainiako egonaldia zenbatekoa den ere adierazi behar dituelarik. 
  • Atzerritarraren herriko legeak Espainian ezkontza zibila egin ahal izateko ediktuak argitaratzea eskatzen duen edo ez egiaztatzeko agiria. 
  • Agiri guztiak zinpeko itzultzaile batek itzuli behar ditu eta erakunde aeskudunak bisatu. 
  • Gaztelaniaz ez dakitenek zinpeko itzultzaile edo interprete batekin batera etorri beharko dute.
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00