Izatezko bikoteen Udal erregistroa

Eusko Jaurlaritzaren Izatezko Bikoteen 2/2003 Legeari, maiatzaren 7koari, egokituta

Inskripzioaren eratzeko izaera

Izatezko bikoteen erregistroko inskripzioak eratzeko izaera du, beraz inskribatuta ez dauden bikoteei ezin zaie aplikatu Izatezko bikoteak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren 2/2003 legea, maiatzaren 7koa.

Eratzeko eta inskribatzeko baldintzak

  • Adinez nagusiak izatea edo burujabetutako adin txikikoak izatea.
  • Gaitasun osoa izatea.
  • Euren arteko erlazio afektibo-sexuala izatea
  • No ser parientes por consanguinidad o adopción en línea recta, o por consanguinidad en segundo grado colateral.
  • Beste inorekin ezkontza edo izatezko bikotearen bidezko loturarik ez izatea.
  • Kide bat behintzat Portugaleten erroldatuta egotea.
  • Izatezko bikotearen eratzea ezin da denbora izaeran itundu edo baldintzen menpe egon.


Udal inskripzioaren izapidetzea

Eskabide bat betetzea:

Interesatuek, biek sinatutako eskabide bat bete behar dute, non bizileku komuna daukan izatezko bikotea izan eta inskribatu nahi dutela adieraziko den.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • NANaren fotokopia konpultsatua
  • Behintzat kide baten Portugaleteko erroldatze ziurtagiria.
  • 1go artikuluan ezarritako betekizunak betetzearen zinpeko deklarazioa
  • Nahi izatekotan, aurkeztu daiteke dokumentu bat (publiko ala pribatua), adieraziz nola arautzen diren egindako hitzarmenak bien bateratzetik sortutako harreman pertsonal eta ondare arloetakoei buruzkoak (hala nola etxebizitzaren mantenua eta komuneko gastuak ordaintzea; bikotea bukatzearen ondorioak, seme-alabak zaintzeko edo beste arrazoi bategatik aldizkako pentsio posibleak adieraziz; edo kideren bat hiltzekotan, etab.)


Inskripzioaren edukiak

Adierazitako dokumentazioari gehitu behar zaio aurreko ezkontzaren hitzez hitzeko ziurtagiria eta hildako ezkontidearen heriotza-ziurtagiria.

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00