Alkatearen mezua

Alcalde

Jarrillerook, lehenik eta behin, ongi etorriak izan zaitezte Portugaleteko Udalaren webgune berrira.

Webgune hau erakundearena izanik, gure asmoa da udalerria egoki aurkeztea bisitan datozkigunei edo hobeto ezagutu nahi gaituztenei.

Halaber nahi dugu, batetik, herritarrekiko komunikabide irekia izatea une oro eta, bestetik, are garrantzitsuagoa dena, portugaletetarrei Udalarekiko harremana eta izapideak egiteko modua erraztea.

Teknologia berriei esker administrazio elektronikoa gero eta zabalagoa da. Izan ere, gaur egun, webguneaz baliaturik, udalaren hainbat zerbitzurekin izapide franko egiteko aukera dugu eta, era berean, dokumentazio baliagarri asko eskuragarri daukagu. Berebat, udalaren albisteak egunean egunean daude ikusgai.

Webgune hau gardentasuna bermatzeko tresna ezin hobea ere bada, herritarren eskura jartzen baititu Udal Gobernuari buruzko informazioa, izapideak eta hark harturiko erabakiak.

Bestetik, gogorarazi nahi dizuet webgunetik bertatik hauxe guztia egin dezakezuela: egoitza elektronikoan sartu, herribidean gertaturiko edozein gorabeheraren berri eman, udal instalazioetan kirol-erreserbak egin edota udalaren webcamean sartu. Horretaz gain, bai Udalak bai herriko elkarte soziokulturalek antolaturiko eguneroko jarduerak ere ezagut ditzakezue. Ez ezazue ahantzi ikus-entzunezko materialaz gain beste erabilpen edo zerbitzu batzuk ere badituzuela eskuragarri.

Besterik gabe, bihotzez nahiko nuke webgune berri hau zuentzat benetan baliagarria izango balitz eta, hari esker, Portugalete udalerri hobea egingo bagenu.

Mikel Torres Lorenzo.
Portugaleteko Alkatea

Alkatetza

Agenda instituzionala

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00