Gizarte Ongizatearen Saila

Portugaleteko Udaletxea
Plaza el Solar, z/g
Tel 94-472 92 00
Email-a: bienestar@portugalete.org
Webgunea: www.portugalete.org

Zerbitzu horietako batzuk Bizkaiko Foru Diputazioari edota Erkidegoko administrazioari dagozkio, baina jakinarazi nahi dizugu udaleko gizarte zerbitzuak zerbitzu guztietarako "sarbide bakarra" direla, alegia, hauxe dela eskaera guztiak bideratzeko lekua, eta hementxe lagunduko dizugula eginkizun horretan.


Informazio gehiago

Laguntza ekonomikoak

Laguntzak banakakoak izan daitezke, familia osoarentzat, edota irabazpide asmorik gabeko Gobernuz Kanpoko Erakundeentzat, baldin gizarte zerbitzuen lankide badira edota garapen bidean dauden herrialdeekin lankidetzan badihardute.

Zerbitzuak

Gizarte Ongizatearen Saila Portugaleteko biztanle guztientzat zabalik dago. Zure eskura jartzen ditugu aurkeztu nahi dizkizugun hainbat programa eta zerbitzu: 

  • Informazioa, ebaluatzea, argibideak ematea.
  • Tratu txarren biktima diren emakumeak aldi baterako urruntzea.
  • Elbarritasun kalifikazioa.
  • Emakumei aholkuak emateko zentroa
  • Pertsona elbarrientzako egoitzetako egonaldiak.
  • Eguneko zentroa.
  • Seme - alabekiko emakume bakarrentzako oporraldiak.
  • HELDU. Etorkinei arreta juridiko-soziala emateko zerbitzua.
  • Hausturarik gabeko prozesuetako familia bitartekaritza.
  • Biztanle homosexualei eta haien inguruari argibideak emateko bulegoa.
  • Familia orientazioa.
  • Emakume eta gizonen aukera berdintasuna.
  • Gizarte-heziketako prebentzio plana
  • Edadeko programa: 60 urtetik gorakoentzako jarduerak.
  • Hezkuntza eskubidea bermatzeko programa.
  • Familien topagunea: seme-alabek aita bezala ama ere ikusteko duten eskubidea bermatzen laguntzen du, bikotea arazoekin banatu denean.
  • Arreta eta laguntza psikosoziala: haur adinez txikiak eta arazoak dauzkaten familiei zuzendua.
  • Etxez etxeko laguntza zerbitzua.
  • Jangela: 60 urtetik gorakoentzat, baldin Portugaleteko erroldan sartuak badaude, eta haien senar-emazteentzat.
  • Pertsona elbarriak edo erdi elbarriak daramatzaten ibilgailuak aparkatzeko txartel berezia.
  • Telealarma: 24 orduko arreta zerbitzua. Larrialdi bat denean, alarma zentral batekin harremanetan jartzen zara. Portugaleteko erroldan sartuak dauden adineko pertsonentzat eta pertsona elbarrientzat da zerbitzu hau, osasunaren aldetik arriskuren bat badute edo bakarrik bizi badira.
  • Ranzari: hainbat jarduera profesional egiten diren lantegia, soldata gutxieneko bat ziurtatzeko administrazioaren babes berezia duena. Portugaleteko udaleko erroldan sartuak dauden pertsonentzat, adinez nagusiak badira, alor intelektualean arazo larriak sortzen dituen elbarritasun kalifikazioa badute.  

Posta helbide nabarmenak

Gizarte Ongizatea:
bienestar@portugalete.org
Emakumearenganako aholkulari gunea:
mujer@portugalete.org
Udal-haurtzaindegia:
txikitxu@txikitxu.org
Etxebizitza:
vivienda@portugalete.org
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00