Kultura eta Festak arloko Helburu Orokorrak

Kultura Arlo honetako helburu nagusiek zeregin kulturalaren ikuskera honekin egiten dute bat: plurala, irekia, guztiak errespetatzen dituena, eta gure Herriaren nortasun-ezaugarriak eta sorrera indartzen dituena.

  • Kultur zerbitzuak eta jarduerak dinamizatu:

Kultura-zabalkundeko programazioak sistematizatzeko lana eta hainbat kultur zerbitzuetara bideratutako baliabideak egokitu. Erabiltzaileen arreta arrazionala lortzeko eta eskura dauden baliabideak aprobetxatzeko ezinbesteko pausoa.

  • Kultura sorkuntza bultzatu eta babestu:

Kulturaren egiazko eragileak kultura sortzaileak dira, indibidualak edo kolektiboak, berritzeko gai direnak eta ekimen berriak proposatzen dituztenak. Guzti hauek ezinbestekoak dira komunitate baten aberastasun kulturalerako. Kulturaren ikuskera honetan sorkuntza eta diseinu aurreko prozesuek laguntza egokia dute.

  • Aisialdi kreatiborako baliabideak, programak eta guneak eskaini:

Programa egonkorren eta jarraituen kultura-zabalkundea, Portugaleteko herritarren bizi-kalitatea bultzatzeko, topaguneak eta gozatzeko guneak eskainiz. Kultur ekintza oso tresna garrantzitsua da parte-hartze eta elkartasun baloreek lehentasuna duten bizitza soziala sustatzeko.

  • Asoziazionismoa sustatu:

Elkarteak gakoa dira herritarren parte-hartzean eta kontzientzia-hartzean. Erakundeek prozesu horiek babestu behar dituzte eta babes horrek oinarri sendoak eta adostuak izan behar ditu.

  • Kultura-baliabideak optimizatu:

Eguneroko kudeaketan eta urteko plangintzan funtsezko helburua. Izan ere plangintzak berarekin dakar aldez aurretik eta epe luzera proiektatzeko exijentzia eta programazioei eta sortutako zerbitzuei bitarteko ekonomiko eta material egokiak emateko beharra.

  • Kultura gozatu ahal izateko dauden desberdintasunak zuzendu:

Tradizioaren arabera kultura-ondasunetatik urrun egon direnei, bai urruntasun fisikoagatik, bai hezkuntzagatik edo baldintza sozio-ekonomikoengatik, beraietara gerturatzen laguntzea da xedea.

  • Kultur zerbitzuak eta eskaintzak deszentralizatu:

Kultur eskaintzaren deszentralizazioa eta programen banaketa eginez, benetako irisgarritasuna eta herritarren sektore guztien gertutasuna lortu nahi da.

Kultura eta Festak arloko zerbitzuak

  • Udal Liburutegia
  • San Roke Jaietako programa
  • Erakusketa Aretoen erabilgarritasuna
  • Beste Kultur Jarduerak
  • Kultur Elkarteentzako Diru-laguntzak
  • Ekitaldi-aretoen erabilgarritasuna
  • Jaietako Ekintzen Eskaera eta Ematea

 

Informazio gehiago

Posta helbide nabarmenak

Kultura saila:
cultura@portugalete.org
Jaien saila:
cultura@portugalete.org
Artxibategi historikoa:
archivohistorico@portugalete.org
Banda:
bandamusica@portugalete.org
Liburutegia:
biblioteca@portugalete.org
Salazar dorretxea:
santaclara@portugalete.org
Santa Clara kulturtegia:
santaclara@portugalete.org
Rialia Industria Museoa:
rialia@portugalete.org
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00