Helburuak

Udalaren Kirol Sailaren helburua da herritarren jarduera fisikoa sustatzea kirol Eskolak (Eskola Kirola) babestuz, tokiko klubei sostengua emanez (Kirol Federatua), eta, batez ere, kirola eta aisialdia bultzatzeko (Kirola Guztientzat) ikastaroak eta jarduerak eskainiz. Horretarako, Udalaren kirol-instalazioak ere kudeatzen ditu.

Kirol Eskolak

Eskola kirolaren ardura Kirol Eskolek dute. Tokian tokiko klubek zuzentzen dituzte teknikoki eskola horiek, kirol-modalitateak aintzat harturik.

Kirol Eskolak dituzten modalitateak aukeratzeko irizpidea da eskola horiek baliagarri izan behar dutela kirol-ohitura batzuk bultzatzeko zahartzarora arte iraunarazteko asmoz; haietan aritzeko lehiaketa antolatuen beharrik izan gabe. Garrantzitsuena da jendeak kirola egiteko gogoa izatea. Egun, 12 kirol-eskola    ditugu (PDF 168 KB).


Eskola Kiroleko Zona Bulegoa

Bizkaiko Foru Aldundiko Eskola Kiroleko Zona Bulegoa Zubi Alde kiroldegian dago kokaturik. Ikasturteak dirauen bitartean asteazkenetan (arratsaldez) du jendaurreko ordutegia.

Kirol Federatua

Kirol Federatuak Udalaren aholkularitza eta sostengu burokratikoaz gain, haren laguntza ere badu. Izan ere, urtero dirulaguntzen deialdiak egiten ditu klubaren ohiko kudeaketari begira. Berebat, kirol-egitarauetan dauden txapelketak, ekitaldiak eta bestelako jarduerak antolatzeko lankidetzan ere aritzen da haiekin. Horretaz gain, Udalak kirol instalazioak ere, ahal den neurrian,lagatzen ditu klubek entrenamenduak eta partidak antolatzeko xedez. 

Gaur egun, herrian 23 kirol klub ditugu, kirol-modalitate anitzetan aritzen direnak, hain justu ere.


Kirola guztientzat

Herritar ororen aisialdiari begirako kirol-eskaintza ere oso zabala da bai Zubi Alde kiroldegian (gimnasioak, kirol-pistak, rokodromoa eta osasun-aldea) bai Udal igerilekuetan.

Hartzaile mota horri begirako jarduera arrakastatsu bat ere aipatu behar dugu; hots: Demuporsak antolatzen duen Futbito Liga Popularra. Astebururo jokatzen dute irailetik ekainera herri-ikastetxeetako patioetan. Lehiaketan 280 gaztek baino gehiagok parte hartzen dute 20 taldetan.


Torneoak

Sailaren beste helburu nagusietako bat da kirol-ekitaldiak antolatu, lagundu baita haiek babestea ere nahiz oinarriko kirolari begira (futbol-torneoak eta Zazpinan saskibaloia, Ateak zabaltzeko jardunaldiak…) izan nahiz norgehiagoka maila kontuan hartuta portugaletetarren interesekoak izan daitezkeen ekitaldiak antolatu. Horren erakusgarri ditugu Gazte Futbolaren Nazioarteko Torneoa eta Portugaleteko Uri Urena Waterpolo Torneoa zeinetan urtero Espainiako Selekzioa gure artean baitaukagu.


Informazio gehiago

Posta helbide nabarmenak

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00