Hezkuntza eta Gazteria arloko Helburu Nagusiak

Gazteria

Hezkuntza eta Gazteria arlotik Portugaleteko gazteen ekimen indibidual zein kolektibo guztiei laguntza zerbitzu integrala eskaini nahi diegu.

Horretarako Gazte Informazio Zentroa eta Gazte Gela zerbitzuak eskaintzen ditugu. Bertatik aisialdi- eta prestakuntza-jarduerak, enplegua, eta gazteek eskatzen dituzten bestelako zerbitzuen eskaerak asebetetzen dira.

Halaber, Arloa gazte asoziazionismoaren sustapenarekin konprometituta dago; astialdiko alternatibak diruz laguntzen ditu eta lokalak eta bitartekoak taldeen eskura jartzen ditu, hala eskatuz gero.

Hezkuntza

Portugaleteko Udaleko Hezkuntza eta Gazteria Arloa da udalerriko lehen hezkuntzako ikastetxeen (LHI), HELDUEN HEZKUNTZAKO IKASTETXEen mantentze arduraduna.

Halaber, Arloaren mende daude Lanbide-heziketarako Ikastetxea, Udal Euskaltegia eta Udal Musika Eskola.
Eskaintza zabal honek hezkuntza eta kultur proiekziorako ahalegina eskatzen dio Udalari. Udalak zentroak egoki hornitzeko konpromisoa hartzen du, irakaskuntzako profesional kualifikatuek euren lana baldintza onenetan egin ahal izateko.

Halaber, Arlotik finantzatzen dira Gurasoen Elkarteetako jarduerak eta baita bestelako gizarte sektoreetatik hezkuntzaren alde proposatzen diren bestelako ekimenak ere. Betiere helburua honakoa izanik: gure herrikideek prestakuntza jaso ahal izateko aukera berdintasuna sustatzea.

Hezkuntza eta Gazteria arloko zerbitzuak

Contenedores

Posta helbide nabarmenak

Hezkuntza: educacion@portugalete.org
Musika eskola: escuelamusica@portugalete.org
Udal Euskaltegia: euskaltegi@portugalete.org
Hastapen profesionala: cip@portugalete.org
Gazteria: juventud@portugalete.org
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00