Sailak

 

1 atala: Alkatetza

Gobernu-organoei dagozkien betekizunak: alkateari laguntzea, protokoloa, euskararen erabilera eta sustapena, herritarren partaidetza eta gizarte berrikuntza, garapenerako lankidetza eta boluntariotza. Udal Idazkaritza ere sail honen barruan dago.

2 atala: Barne Erregimena

Antolaketa, funtzionamendua eta udal langileria.

3 atala: Ogasuna

 Indarreko legeriaren arabera arlo horri dagozkion betekizunak: errenta, zerga bilketa, kontratatzea, erosketak, ondare erantzukizuna eta udal aseguruak. Esku-hartzea eta Diruzaintza sailak ere arlo horren barruan daude.

4 atala: Lan eta Hiriguneen Mantenua

Administrazioak berak egindako herri lanen arloko betekizunak, baldin eta Hirigintza edo Etxebizitza sailari ez badagozkio. Bide publikoen zolaketa, argiteria publikoa,ur-hornidura eta estolderia, udal hilerria, suhiltzaileen zerbitzua, hiri-garraioaren zerbitzua ibilgailu arinetan doazen bidaiarientzat eta bideen, gune publikoen eta hiri- ekipamenduen berrikuntza, konponketa, kontserbazioa eta afektazioa. Ibilgailuen saila ere, atal horren pean dago, baldin eta  Zerbitzuak, Ingurumena edo  Osasuna eta Kontsumoa sailei eragiten ez dieten kontuak ez badira.

5 atala: Zerbitzuak, Ingurunea, Osasuna eta Kontsumoa

Indarreko legeriaren arabera arlo horiei dagozkie betekizunak: bideen, udal dependentzien, ikastetxeetako eraikin publikoen, lorategi eta berdeguneen garbiketa, ingurumenaren kalitatea, babesa eta iraunaraztea, hondakinen bilketa, beiraren, paperen, pilen eta ontzien bilketa eta tratamendua, kontsumitzaileen eskubideen babesa eta Kontsumitzaileen Informaziorako Udal-bulegoa

6 atala: Gizarte Ongizatea

Indarreko legearen arabera, arlo horri dagozkion eginkizunak: aukera-berdintasuna, hirugarren adinekoak, familia, haurrak, nerabeak, drogomenpekotasuna, eguneko egoitzak, gizarte-etxeak eta Minusbaliatu Psikikoen Aldeko Mankomunitatea, Ranzari Lantegia, alegia.

7 atala: Hezkuntza, Gazteria eta Kirolak

Indarreko legearen arabera, arlo horiei dagozkien eginkizunak: ikastetxe publikoak, ikastetxeei laguntza ematea, Udal Euskaltegia, Musika Eskola, Lanbide-Heziketarako Ikastetxea, Helduen Hezkuntza Iraunkorra, Gazteentzako Informazio Bulegoa, Gazte Gela eta Txikitxu Haur Eskola. Halaber, Portugaleteko Udal Kirol-Elkartea (DEMUPORSA) ere, atal horren barruan dago.

8 atala: Kultura eta Jaiak

Indarreko legearen arabera, arlo horiei dagozkien eginkizunak: Santa Klara kulturtegiaren antolakuntza eta funtzionamendua, Udal liburutegia, Musika Banda eta Rialia Industria Museoa; orobat, zaindariaren jaiak eta hiribilduko eta auzoetako jai instituzionalak ere atal horren barruan daude.

9 atala: Hirigintza eta Etxebizitza

Indarreko legearen arabera, arlo horiei dagozkien eginkizunak: udaleko lurralde eta hiri plangintza, hirigintzaren kudeaketa eta diziplina, Udal-ondarea, etxebizitza, jarduera gogaikarriak, osasungaitzak, kaltegarriak eta arriskutsuak, atalari berari dagozkion proiektuak eratzea, zuzentzea eta kontrolatzea eta Portugalete Birgaitzeko  Elkartearekiko (SURPOSA) harremanak.

10 atala: Herritarren Segurtasuna

Ondasun zein pertsonen babesa, herritarren lasaitasunaz arduratzea eta Udaltzaingoa.

11 atala: Ekonomia, Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa

Indarreko legearen arabera, arlo horiei dagozkien eginkizunak: Behargintza, enplegu eta enpresa-garapenerako programak, merkatuak, kalez kaleko salmenta, tokiko saltegiei laguntzea eta balio turistikoa eta paisaiak sustatzea, bai herritarrek, bai bestelako erakunde eta entitateek, Portugaleteko kultura- eta historia- ondarea ezagut dezaten.

12 atala: Teknologia Berriak eta Komunikazioa

Teknologia berriak eta bestelako komunikazio-sistemak lege-eskakizunetara (gardentasuna, gobernu ona…) moldatzea, herritarrek zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoa izatea eta teknologia berriak udal zerbitzuetako euskarrietara moldatzea.
Herritarrentzako Informazio Bulegoa ere atal horren barruan dago.

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00